Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Eredu honen bidez ibilgailuen osagaiak eta sistemak diseinatu, garatu eta balidatu daitezke, ingurune osatu eta pertsonalizagarri batean
DYNACAR® eta vECUCAR ibilgailu garatzailearen -eredu oso bat da, TECNALIAk egina, aukera ematen diena automobilgintzako ingeniariei ibilgailuen era guztietako azpisistemak diseinatzeko eta probatzeko ingurune oso eta pertsonalizagarri batean.
Ibilgailu garatzaile hau diseinu-prozesu osoan erabil daiteke: prototipoak bizkor sortzeko eta inplementatzeko aukera ematen du, bai eta denbora errealeko probak egiteko ere kontrol elektronikoko unitateetan (ECU) eta potentzia-trenaren osagaietan.
DYNACAR® eta vECUCAR izeneko simulazio-inguruneak automobilgintzarako osagaiak eta sistemak diseinatu, garatu eta balidatzeko balio du; ibilgailuaren eredu dinamiko bat da, eta denbora errealean funtzionatzen du. Zenbait modulu ditu (esekidura, bateria, errekuntzako motorra, motor elektrikoa, potentzia-alderantzikagailua, gurpila…), saiakuntza-banku batean eragindako benetako parte fisikoz ordezka daitezkeenak (Hardware in the Loop).
Eredu dinamikoa simulagailu batekin konektatzen da (bolantea, azeleragailua eta balazta), eta aukera ematen du inguru birtual batean gidatzeko, “gidatze-baldintza errealak” erreproduzituz (Human in the Loop).
Denbora errealean pertsonekin interakzioa izateko gai den simulagailu bat baldin badugu eta benetako ibilgailu elektriko batekin osatzen badugu, sistema paregabea izango dugu, eta informazio asko lortuko dugu, proba fisikoen kostu ekonomikoa nabarmen murrizten duena.
Urriaren 11tik 13ra Bilbon egingo den Eco Rallye Petronor proban azalduko dugu nola funtzionatzen duen. Areatzan jarritako erakusketa-eremuan erakutsiko dugu ibilgailua. Probaren gune nagusian egongo garenez, ezingo da mugimenduan ikusi.