Berria

Elikagai teknologiko eta osasungarri berriak gizartearen premia berriak asetzeko

2018ko azaroaren 9a

Dieta osasuntsua eta orekatua, janari-edari osasuntsu eta azukre gutxikoei esker

Lankidetza aktiboan dihardugu, elikagaien industriako azpiproduktuetatik osagai naturalak —teknologikoak zein funtzionalak— garatzeko ekinean. Helburua da edulkoratzaile naturalak eta seguruak egitea, elikagaien industriak janari zein edari osasuntsuak eta azukre gutxikoak egin ditzan.

TECFOOD ekimenaren bidez, elikagai teknologikoki aurreratu berriak egin nahi ditugu, nutrizio aldetik orekatuak eta formatu berritzailekoak: aparrak, zabaltzekoak, baita 3D inprimagailuetarako kartutxoak ere.

Elikadura-teknologia berriak merkaturatuko ditugu; besteak beste, elikagaien 3D inprimagailu  bat, egoste- eta higienizazio-sistema eta softwarea dituena. Honetarako erabiliko dira teknologia horiek: dieta osasuntsu eta orekatu baterako aurrez diseinatutako platerak prestatzeko, eta dieta horri egokitutako kartutxo biodegradagarriak egiteko.

Egungo kontsumitzailearen erronka nagusietako biri erantzuten diete garapen horiek: 

  • Herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten elikagai osasuntsuen eta indartuen eskaria.
  • Beren bizi-erritmora egokitzen diren elikadura-garapenak bilatzen dituzten kontsumitzaile konektatuen premiak asetzen dituzten produktuak

UVESAk koordinatzen du TECFOOD ekimena, non TECNALIA ere laguntzaile baita, eta, besteak beste, Natural Machines eta Indukern, enpresek osatzen dute.

Erreportajea el Mundo Innovadores-en