“Metalezko alde bikoitzeko panel isolatzaile autosostengatzaileetarako EN 14509 produktu-arauaren araberako nahitaezko CE marka eskuratzeko erakunde jakinarazia”
Kalitate- eta segurtasun-bermea: EN 14509 arauaren araberako CE marka duten panel isolatzaileak
EN 14509 arauaren arabera, CE marka nahitaezkoa da metalezko alde bikoitzeko panel isolatzaile autosostengatzaileetan. Berebiziko funtzioa betetzen du eraikuntza-industrian produktu horien kalitatea eta segurtasuna bermatzeko. Fabrikatzaileei konfiantza eskaintzen die; azken erabiltzaileei babesa eskaintzen die; eta kontrola, aginte arautzaileei. Horrela, bikaintasuna ziurtatzen da panel horien errendimenduan, eta eraikin seguru eta efizienteagoak eraikitzen laguntzen da.
EN 14509 arauak zenbait saiakuntza jasotzen ditu metalezko alde bikoitzeko panel isolatzaile autosostengatzaileen kalitatea eta errendimendua ebaluatzeko. Saiakuntza horiek produktuaren zenbait alderdi jorratzen dituzte, besteak beste, erresistentzia mekanikoa, suaren aurreko portaera, eta propietate fisikoak eta akustikoak. Arauan saiakuntza hauek jasotzen dira, besteak beste:
- Erresistentzia mekanikoaren saiakuntzak: panelak karga estatikoak eta dinamikoak jasateko duen gaitasuna ebaluatzen dute. Egonkortasunaren, eta inpaktuekiko, erorikoekiko eta karga estatikoekiko erresistentziaren probak egiten dira, baita neke-saiakuntzak ere, panelaren iraunkortasuna egiaztatzeko erabilera-baldintza arruntetan.
- Suaren aurreko portaeraren saiakuntzak: panelak suaren aurrean dituen erreakzioa eta erresistentzia ebaluatzea dute xede. Sutearen eraginpeko baldintza kontrolatuak ezartzen zaizkio panelari, zehazteko zer gaitasun duen sugarren hedapenari eta ke toxikoaren sorrerari aurre egiteko.
- Propietate fisikoen saiakuntzak: panelaren propietate fisikoak ebaluatzen dituzte, hala nola trakzioarekiko erresistentzia, elastikotasuna, inpaktua, urradura, tolestea, kolorea eta distira. Saiakuntza horiei esker, panelaren erresistentzia eta iraunkortasuna zehaztu daitezke zenbait erabilera- eta esposizio-baldintzatan.
- Propietate akustikoen saiakuntzak: panelak aireko zarata isolatzeko eta soinua xurgatzeko duen gaitasunean zentratzen dira. Neurketak egiten dira, zehazteko zein diren panelaren moteltze akustikoaren ahalmena eta eraikinen barruko erosotasun akustikoari egiten dion ekarpena.
Sandwich paneletarako kalitatea ebaluatzeko eta kontrolatzeko zerbitzu integralak
TECNALIAn zerbitzu integrala eskaintzen dugu sandwich panelen kalitate-kontrolean eta karakterizazio-saiakuntzetarako prestazioen ebaluazioan.
Erakunde jakinarazi garen aldetik, EN 14509 arauaren araberako derrigorrezko CE marka lortzeko saiakuntzak egingo dizkizugu.
Gainera, Ebaluazio Teknikoko Erakunde bat gara, arau harmonizatuek estaltzen ez dituzten produktuen borondatezko CE marka eskuratzeko Europako Ebaluazio Teknikoa (ETE) egiteko baimendua.
Gure zerbitzu teknologikoak fatxada-itxiturak, estalki-itxiturak, estaldurak, sandwich panel hotzak, egitura-panelak eta forjatuetarako panelak egiten dituzten fabrikatzaileei zuzentzen zaizkie.