Berria

ENACek aldamioen saiakuntzetarako ematen duen akreditazio berri bat lortu dugu, UNE EN 12810 eta UNE EN 12811 arauen araberakoa

2021ko azaroaren 19a
Ensayos-andamios-Tecnalia

Ikerketa-zentroak ISO 17025 arauaren arabera egiaztatutako laborategi bakarra izaten jarraitzen du.

ENACen ikuskapena gaindituta, TECNALIAk aldamioen saiakuntzen katalogo osoa du dagoeneko, eta Espainian ISO 17025 arauaren arabera ziurtatutako laborategi bakarra izaten jarraitzen du.

Zama-desplazamendu portaera esanguratsua egiaztatzeko 1 Motako Saiakuntza”ren akreditazioaren bidez (UNE EN 12810 eta UNE EN 12811 arauen araberakoa), TECNALIAk bere bezeroen eskariari erantzuten dio, eta punta-puntako instalazioak jartzen ditu aldamio-fabrikatzaileen eskura.

Era berean, bere ezagutza teknikoa eskaintzen die kalkulu finituen bidez egiten dituzten aurretiazko diseinuak eta simulazioak saiakuntzak eginez baliozkotzen laguntzeko.

Erresistentzia mekanikoaren betekizunak

Saiakuntza-mota horri esker, aldamio errealen laginetan egiazta daiteke erresistentzia mekanikoaren betekizunak betetzen direla, obretan lan egiten duten langileen segurtasuna bermatzeko.