Berria

Energia berriztagarriak sare elektrikoan integratzea sustatzeko sistema berritzailea

2018ko urriaren 10a

Energia bero gisa metatzeko sistema bat eta district heating adimenduna konbinatzen ditu

Iturri berriztagarrietatik datorren energia baten kantitate handiak sare elektrikoan txertatuta soilik egin ahal izango da aurrera karbonorik gabeko sistema energetiko baterantz. Metodologia horrek, ordea, gorabehera handiak ditu: integratu ahal izateko, teknologia adimendunak behar dira, energiak era efiziente eta malguan kudeatzeko, metatzeko eta hornitzeko, eta, halaber, konbinatu egin behar dira elektrizitatearen eta beroaren sektoreak.

Prozesu berri batek konbinatu egingo ditu energia elektrikoa bero konprimatu gisa metatzeko sistema berritzaile bat (Compressed heat energy storage - CHEST) eta auzo mailako bero-sare adimendun bat (smart district heating), eta, hala, energia berriztagarria metatzeko sistema adimendun bat sortuko da.

Sistema hori gai izango da energia elektrikoa efizientzia handiz metatzeko, elektrizitatea bero bihurtzeko, eta iturri berriztagarrietatik datorren tenperatura baxuko beroa elektrizitate bihurtzeko. Haren kudeaketa-sistemari esker, egindako erabilera-aurreikuspenaren arabera, era independentean metatu eta banatu daitezke beroa eta elektrizitatea, oso kostu lehiakorrean.

Prozesuaren oinarrian, lehendik existitzen den teknologia dago (bero-ponpa, metatze termikoa eta ORC edo Rankineren ziklo organikoa), baina orobat behar dira garapen teknologiko batzuk efizientzia eta kostu-lehiakortasuna bermatzeko; garapen teknologiko horien ardatza izango da sistemarako kontrol adimenduneko estrategia bat sortzea, hauek barne dituela: iragarpen-ereduak, sare elektrikoarekiko interakzioa (hornikuntza eta eskaera) eta district heating sarearekiko eta beste bero-iturri batzuekiko interakzioa. CHESTER ekimenaren esparruan egingo da lan hau. 

banderita

Proiektu honek Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 764042 zenbakiko diru-laguntza hitzarmenaren bidez.