Berria

Energia fotovoltaikoko berrikuntza teknologiko garrantzitsuenak

2018ko abenduaren 5a

Digitalizazioak sektore fotovoltaikoa eraldatuko du

EGUZKI ENERGIARI BURUZKO FOROA Espainiako Fotovoltaikoko Elkarteak (UNEF) antolatzen du, eta Espainiako sektore fotovoltaikoaren erreferentzia-ekitaldia da. Aurten, V. edizioan, 600 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu, Espainiako sektore fotovoltaikoaren orainaldiari eta etorkizunari eragiten dieten gaiei buruz eztabaidatzeko.

Balio-kate osoan industria fotovoltaikoak duen bide-orria berrikusi eta gero, bost urteko ikuspegiarekin, gai hauek aztertu ziren: zelula fotovoltaikoen bilakaera, moduluen joera berriak, inbertsoreen berrikuntza eta instalazioak monitorizatzeak eta kontrolatzeak duen garrantzia.

Félix Nanclares TECNALIAko Energia Digitaleko zuzendariak digitalizazioak sektore fotovoltaikoaren elementu eraldatzaile gisa duen garrantzia azpimarratu zuen.

FOTOPLATek (Espainiako Plataforma Teknologiko Fotovoltaikoa) koordinatu du mahai-ingurua, Tecnaliarekin batera eta enpresa hauen laguntzarekin: Aurinka PV, Enertis Solar, Sungrow Ibérica eta Green Power Monitorer.

foro-solar-mesa-redonda