Berria

Eraldaketa digitala osasunaren sektorean

2017ko abenduaren 22a

Osasunaren eta IKTen sektoreko enpresen arteko topaketa batean, osasun digitalari buruzko zenbait negozio-aukera aztertu ziren

Kontuan izanda IKTak gero eta maizago erabiltzen direla erakundeetan, duela egun batzuk topaketa bat egin genuen osasunaren eta IKTen sektoreko zenbait erakunderen artean, eta Euskadin osasungintzan IKTeetarako dauden negozio-aukerei buruz eztabaidatu zen.

Topaketan parte hartu zuten enpresek zuzen-zuzenean ezagutu ahal izan zuten Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zer Osakidetza orientazio estrategiko duen IKTak sektorean sartzeari dagokionez. Horrez gainera, gure adituek arrakasta-kasu batzuen berri eman zuten, eta osasun digitalaren etorkizuneko joerei buruz eztabaidatu zen, non pazientean oinarritutako osasun-eredu bat aurreikusten baita: integratua, prebentzioa eta detekzio goiztiarra lehenesten dituena eta pazienteak ahalduntzen dituena.

Hori horrela, merkatuaren gaur egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko, alderdi hauekin erlazionatutako aktibo batzuk diseinatu ditugu: robotika medikoa, estimulazio elektriko funtzionaleko teknologiak eta neuroerrehabilitaziorako balorazio-tresnak.

Informazio gehiago