EQSA sistemak gorputz-eremu zabalen ebaluazio sentsoriala egiteko aukera ematen du, elektrodo eremuaniztunak eta analisi erdiautomatikoa erabiliz.
Joan den azaroaren 4an, Madrilgo Ramón y Cajal Unibertsitate Ospitaleko Mina Aztertzeko eta Tratatzeko Diziplina Anitzeko Unitatean saiakuntza klinikoak egiten hasi ziren, bizkarreko kirurgia hutseginaren sindromerako ebaluazio sentsorial kuantitatibo elektrikoko sistema (EQSA sistema) baliozkotzeko. Gerriko kirurgia egin zaien eta gerriko mina eta/edo beheko gorputz-adarretako mina duten pazienteen min neuropatikoa ebaluatzen da; paziente horiek hautagi dira muineko estimulazio elektrikoko terapiaren bidezko tratamendua jasotzeko. Sistema honen balio bereizgarria da dimentsio anitzeko analisi sentsorial kuantifikatu bat egiten dela elektrodo eremuaniztunen bidez, elektrodo horiek nerbio-zuntzak modu selektiboan elektrikoki estimulatzeko duten ahalmenari esker. Datozen hilabeteetan azterketa klinikoa egiten jarraituko da, eta EQSA sistema aztertuko da 30 pazienterekin. Ikerketa kliniko hau egiteko, Ramón y Cajal Unibertsitate Ospitaleko CEIm Etika Batzordeak eta Espainiako Medikamentu eta Produktu Sanitarioaren Agentziak (AEMPS) onetsitako protokoloari jarraitzen zaio. Informazio gehiago Chronic Pain, Electrical Quantitative Sensory Assessment System for Failed Back Surgery Syndrome berrikuntza-proiektu bat da, Europar Batasuneko EIT Health-ek finantzatua. Ekimen horretan, hauekin lankidetzan dihardugu: Medtronic Ibérica; Madrilgo Osasun Zerbitzua (SERMAS), Ramón y Cajal Unibertsitate Ospitalearen bitartez; FESIA Technology eta TECNALIA Ventures.