Berria

Errepideetan uholdeak saihesteko aplikazio mugikor bat garatu dugu

2020ko urtarrilaren 24a

Drainatze-sareak modu integral eta digitalizatuan kudeatzeko aplikazioa, errepideek euri-jasen eta uholdeen aurrean duten ahalmena hobetzeko

DRAIN izeneko aplikazio informatikoa BELAKO LANAK eta EXCAVACIONES VIUDA DE SAINZ enpresekin batera garatu da. Azpiegituraren egoera monitorizatzen du, sentsore propioen eta estazio meteorologiko publikoen denbora errealeko neurketak atzemanez, eta datu historikoekin alderatzen ditu, eremurik ahulenak identifikatu eta kudeatzeko.

Tresna gai da sareko elementu bakoitzaren ahalmen teoriko maximoa kalkulatzeko, eta hura doitzen du sentsoreekin neurtutako sekzio-murrizketen, buxaduren, emari-igoeren edo kalteen arabera; horrez gain, portaera-indizeak eta mantentze-lanetako kudeatzaileari abisatzeko alarma espezifikoak ezartzen ditu.

DRAINek bulegoko web-ingurunean funtzionatzen du, bai eta mugikorretan eta tabletetan ere, estaldura mugikor gutxiko edo batere gabeko eremuetan landa-lanak egiteko. Funtzio bikoitz horri esker, mantentze-lanen ikuskapen- eta kudeaketa-prozesuaren digitalizazio osoa eskaintzen du. Datuak hodeian ostatatzeko ahalmena du, sarearen egoera denbora errealean kudeatzeko aukera ematen du, zereginak koordinatzen ditu eta egoerari buruzko txostenak automatikoki sortzen ditu.

Tresna horren bidez, administrazio publikoek errepideetako drainatze-sareak mantentzeko erabiltzen dituzten baliabideak optimizatzen dira; hala, trafikoari gutxiago eragiten zaio eta erabiltzaileen segurtasuna eta erosotasuna hobetzen da.  

Argibide gehiago

Iñaki Beltrán