Berria

Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak ETE berritzaile gisa onartu du INGREDALIA

2021ko maiatzaren 13a
El Ministerio de Ciencia e Innovación de Gobierno de España reconoce a INGREDALIA su actividad como PYME Innovadora

Nekazaritzako elikagaien enpresetako landare-azpiproduktuetatik abiatuta garatutako osagai funtzional naturalak sortzea eta merkaturatzea du helburu

Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak Ingredaliaren jarduera berritzailea aintzatetsi du —gure partaidetza duen enpresetako bat da—, garatzen dituen I+G+B proiektuetan prozesu eta teknologia disruptiboekin lan egiten duelako.

ETE berritzailearen zigilua eman diote, eta horrek, haren jarduera aintzatesteaz gain, lehiakorragoa izateko eta jarduera berme handiagoz egiteko abantaila batzuk ematen dizkio.

Lankidetza

Aintzatespen hori talde-lanaren emaitza da; bai langileen talde-lanarena, bai bazkideenarena, zeinek egunero ematen baitiote babesa. Ingredaliaren bazkide dira hauek, besteak beste: TECNALIA eta TRASA, bazkide teknologiko eta enpresaren sustatzaile gisa; TECNALIA Ventures gure Deep Tech Venture Builderra, negozio-garapenerako laguntza gisa; eta, besteak beste, Virto Group, Conservas Ferba, Viuda de Cayo, El Navarrico eta El Chaval, inbertitzaile gisa.