“Azken urteetan, elikagai osasungarri eta elikagarrien aldeko joerak izugarri igo du landare-jatorriko proteinen eskaera”
Landare-proteinen eskaintza optimizatzen dugu; horrek aukera emango du dieta dibertsifikatzeko, mantenugaiz hornitzeko eta aukera eta zapore gehiago izateko
Elikadura-arloan adituak diren zenbait bazkiderekin lankidetzan aritzen gara, landare- eta onddo-proteinen iturri alternatiboak aztertzeko. Iturri horiek eskuratzearen helburua da gaur egungo eskaintza osatzea, produktu berriak eraginkorki egiteko eta kontsumitzaileen ongizateari eta osasunari laguntzen dieten elikagaiak garatzeko aukerak areagotzeko.
Ikergai diren landareen artean daude brokolia, bruselazak, buru-aza, azalorea, arbia, aza berdea, aza arrunta, moringa, algarrobo-leka, lupinus gozoa (handik ateratzen da lupinua), txufa, babak eta zenbait onddo.
CRESCERE poiektuan parte hartzen duten enpresen helburua da elikadura- eta kimioprebentzio-balio handiko landareen balio erantsia areagotzea, erabilera eta aplikazio berriak garatuta.
TECNALIAk kapsulatze-teknikak erabiltzen ditu proteina-frakzio optimizatuak eskuratzeko
Ekimen honetan dugun egitekoa da proteina-frakzio hori eskuratzeko estrategiarik egokienak ikertzea eta balio organoleptiko handiko proteinatan aberatsak diren elikagaiak egitea, haien onarpena eta, hala, merkatuan izango duten barneratzea ahalik eta handienak izan daitezen.
Lortzen diren proteina-frakzioei aplikatzen zaizkien kapsulatze-teknologiek haien egonkortasuna eta funtzionalitatea optimizatzeko balio dute. Urdail-hesteetako simulazioaren, funtzionalitatearen eta bioerabilgarritasunaren in vitro azterketen bidez, osagai berri horiek osasunaren bidez gizartean izango duten inpaktu positiboaren ebidentziak sortuko dira.
CRESCERE ekimenak diziplina anitzeko ikerketa-talde bat du
Ikerketa-taldea enpresa hauetako adituek osatzen dute: Kimitec, Carinsa, Ingredalia, Interal, Zyrcular Plant, Delafruit, DomusVi eta Tecnopackaging; eta ikerketa-zentro hauek: CTIC CITA, AITIIP, FUNDACIÓN CAJAMAR, Vigoko Unibertsitatea eta TECNALIA.
Partzuergo hori ikerketa irekia (Open Innovation) oinarri duen eredu baten bidez elkartu da; horrek aukera emango die elkarren osagarri izateko landare-proteinetan oinarritutako produktu berrien garapenean.
XXX*CIEN (Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroa) proiektu estrategikoen programak finantzatzen du CRESCERE proiektua, eta guztira lau urteko iraupena izango du, 2021eko urtarriletik 2024ko abendura.