Berria

Europako Berrikuntzaren bigarren Saria jaso dugu, estimulazio elektriko funtzionalean oinarritutako gure teknologiagatik

2021ko azaroaren 15a

Teknologia honek errehabilitazioa erabiltzaile bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzeko aukera ematen du.

EARTO Europako Berrikuntza Sarietan, bigarren saria jaso dugu, estimulazio elektriko funtzionaleko teknologia berritzaile baten ikerketari eta garapenari esker. Gaitz neurologikoen ondorioz goiko eta beheko gorputz-adarren errehabilitazioa behar duten pertsonentzat da teknololgia hori.

Teknologia malgua, arina da eta modularra da, konfiguratzen erraza, eta errehabilitazio-tratamendua erabiltzaile bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzeko aukera ematen du. Teknologia horrek daraman algoritmoak, gainera, pazientearen aurrerapena ebaluatzen du, eta errehabilitazioa hobetzeko behar dituen elektrodoak aktibatzen ditu, igorritako bulkadekiko muskuluek duten erreakzioan oinarrituta.

EARTO, Ikerketa eta Teknologiako Erakundeen Europako Elkartea, berrikuntzaren alorreko Europako ordezkari nagusia da, eta hark eman dio saria TECNALIAri, “Impact Delivered” kategorian.

FESIA, TECNALIAk sortutako spinoff-a

Gaur egun, FESIAren bidez merkaturatzen da teknologia hori, bi produktutan. FESIA TECNALIAk FIK ekimenaren laguntzarekin sortutako spinoff bat da, eta estimulazio elektriko funtzionaleko teknologian oinarritutako produktuak garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ditu. Iktusen, bizkarrezur-muineko lesioen, garun-paralisiaren, esklerosi anizkoitzaren eta beste gaitz neurologiko batzuen ondorioz lesioak dituztenei errehabilitazioan laguntzea bultzatzen du.