Berria

Europako lehen itsas laborategi flotagarria dena emanda ari da lanean

2018ko urriaren 22a

HarshLab1.0 laborategia irekia dago itsaso zabaleko ingurune batean saiakuntzak egin behar dituen edozein enpresa edo ikerketa-zentrorentzat

Joan den ekainean egin zen inaugurazio ofiziala, Bermeoko portuan, eta irailean jarri zen martxan itsaso zabaleko Europako lehen laborategi flotagarria: HarshLab1.0.

Laborategi flotagarria atoian eraman zuten Bermeoko portutik Armintzara, itsas energien Bimep esperimentazio-gunera.

Behin hara eramanda, aldez aurretik instalatuak zeuden hiru ainguratze-lerrotara lotu zen laborategia, maniobra zail batzuen bidez. Hala, oso ingurune konplikatuan gelditu da ainguratua: 65 m-ko sakonera eta berezko olatu indartsuak.

Azpiegiturak bost metroko diametroa du, eta 10 tonako pisua; eta materialen eta osagaien 765 lagin ere har ditzake, hiru esposizio-ingurune desberdinetan (ingurune atmosferikoa, zipriztingunea eta urpekoa).

HarshLab1.0 laborategia irekia dago itsaso zabaleko ingurune batean saiakuntzak egin behar dituen edozein enpresa edo ikerketa-zentrorentzat. Osagarri ezin hobea da laborategiko zahartze-saiakuntzetarako, itsaso zabalean erabiltzeko diren osagai eta materialetarako.

Gaur egun zortzi enpresa ari dira saiakuntzak egiten HarshLab1.0 laborategian. Hasierako okupazioa % 30 inguru da.

HarshLab1.0 laborategiari buruzko informazio gehiago