Berria

Euskadiko Elikaduraren Clusterraren Egunean, gure azken nobedadeak aurkeztu genituen

2019ko maiatzaren 27a

Produktu berriak eta osagai funtzional berriak lortu ditugu

Euskadiko elikadura-sektoreko ekitaldi bat da Kluster Eguna, eta arlo horretako nobedadeak aurkezteko baliatu dugu.

Aurten, Ongailu ekimenaren bidez garatutako 0 kilometroko maneatzaile osasungarriak aurkeztu ditugu. Horiek egiteko, Añanako gatza eta Euskadiko sagardotegietako eta ardo-upategietako azpiproduktu balorizatuak erabili ditugu, zuntz eta polifenolez aberastuak.

Halaber, Fresh Businessekin elkarlanean egindako produktuak erakutsi ditugu: konposatu bioaktiboen zaintza eta erauzketa optimizatzeko teknologiak erabiltzen dituzte, fruta eta barazki endemikoei punta-puntako teknologiak aplikatuz. Hala, produktu berriak eta osagai funtzional berriak lortzen ditugu.

Sektoreko 50 enpresa baino gehiagorekin batera, azken garapen horiek dastatzeko aukera eskaini genuen.

Informazio gehiago