Berria

Euskampusek lankidetzaren aldeko apustua egin du, Euskadi eta Akitania nazioarteko bikaintasunaren lurralde bihur daitezen

2021ko uztailaren 16a
Euskampus apuesta por la colaboración para convertir a Euskadi y Aquitania en territorio de excelencia internacional

Euskampus Fundazioa, organismo, integrado por UPV/EHU, DIPC, TECNALIA y la Universidad de Burdeos, trabaja en la consolidación del Campus Transfronterizo de Excelencia Internacional como espacio cooperativo común

Euskampus Fundazioak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Donostia International Physics Center-ek (DIPC), TECNALIA Ikerketa Teknologikoko Zentroak eta Bordeleko Unibertsitateak osatutako erakundeak, 10 urte bete ditu, hurrengo hamarkadarako Plan Estrategiko handinahi bat lantzen ari den une berean. Plan horren bidez, lortutakoa sendotu, eta nazioarteko dimentsioa areagotu nahi du. Plan Estrategiko berriak Euskampus Fundazioa 2030erako Europan erakunde erreferente bat izatea nahi du, diziplinarteko lankidetza bultzatzeko goi mailako hezkuntzan, ikerketan eta berrikuntzan, nazioartean duen eraginaren perimetroa indartuta.

Helburua, azken batean, erakunde bakoitzaren interes partikularrez harago, guztion onurari ekarpen bat egitea da, UPV/EHUren, Bordeleko Unibertsitatearen, DIPCren eta TECNALIAren arteko lankidetzaren bidez, tokiko eta nazioarteko beste erakunde batzuekin batera. Plan Estrategikoaren bitartez, funtsean, Nazioarteko Bikaintasuneko Mugaz Gaindiko Campusa sendotu nahi da, lurraldeari balioa emateko baterako lankidetzarako espazio gisa, eta, era berean, tresnak eta egiturazko aldaketak sustatu nahi dira, Euskadi eta Akitania Berria nazioarteko bikaintasun lurralde bat osatzera irits daitezen.

2025erako Plan Estrategikoak finkatutako emaitza garrantzitsuenetako batzuk honako hauek dira:

  • Baterako Ikerketarako 5 Laborategi berri sortzea (Joint Research Laboratories: JRL).
  • Lankidetzarako Mugaz Gaindiko 5 Laborategi berri sortzea (LML).
  • Europar proiektuen kopurua bostez biderkatzea, TECNALIAren eta UPV/EHUren partaidetzarekin, hamar izatera iritsi arte.
  • Euskampusek sustatutako dinamiketan parte hartuko duten UPV/EHUko taldeen kopurua bikoiztea, talde guztien % 40ra iritsi arte, jakintza arlo guztietan.
  • UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen artean tutorekidetzan egindako tesien kopurua 100era iristea; hots, oraingo kopurua halako bi.
  • Bi unibertsitateen arteko baterako tituluen kopurua bikoiztea, gaur egungo 7etatik 14ra iristeko.
  • 6 jakintza komunitate sortzea eta kudeatzea, UPV/EHUko, Bordeleko Unibertsitateko, TECNALIAko eta DIPCeko 1000 ikertzaile baino gehiagoren partaidetzarekin.
  • 5 misio martxan jartzea, Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planari bultzada erabakigarri bat emateko. Misio horietan UPV/EHUko, Bordeleko Unibertsitateko, TECNALIAko eta DIPCeko 500 ikertzailek baino gehiagok parte hartuko dute, eta beste erakunde batzuetako 200 pertsonatik gora inplikatuko dira.
  • UPV/EHUko eta Bordeleko Unibertsitateko 1000 ikasle baino gehiagoren parte hartzea bultzatzea, Euskampusen komunitate eta misioetan.
  • Mugaz gaindiko lankidetzarako 100 topaketa baino gehiago egitea, bi unibertsitateetako 2000 ikertzaile eta 1000 ikasle baino gehiagoren parte hartzea sustatuta.

Informazio gehiago