Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
EHUrekin, Bordeleko Unibertsitatearekin eta DIPCrekin batera, erantzun kolektiboa, tokikoa eta mugaz gaindikoa eskaintzen diegu osasun-krisiari eta haren ondorio sozioekonomikoei
Euskampus Erresilientzia Programa du izena ekimen honek, eta haren helburu nagusia da erakunde horietako ikertzaileak lankidetzan aritzea COVID-19aren pandemiarekin lotutako hainbat erronkari aurre egiteko. Eragin zientifiko, teknologiko, ekonomiko eta sozialerako potentzial handia duten bederatzi proiektu dira, eta gai hauek lantzen dituzte, besteak beste: diagnostiko eta pronostiko fidagarriak; prebentzio eta tratamendu eraginkorrak; kutsatzeen jarraipena eta trazabilitatea; mehatxu biologikoen aurkako babesa eta ekipamendua; eta krisi honi edo etor daitezkeen beste batzuei aurrea hartzea eta gainditzea, sustatuz, hala, berreskuratzeko gaitasuna eta gizarte erresilientea sortzea.
Gaur egungo egoeran, erronken konplexutasuna dela eta, beharrezkoa da ekintza bateratuak sustatzea, diziplina-dinamikak gainditzen dituzten planteamendu berritzaileak erabiliz. COVID-19a mundu osoko pandemiatzat jo zenetik eta, horren ondorioz, osasun-larrialdia deklaratu zenetik, EHUko, TECNALIAko, DIPCko eta UBx-ko ikertzaileek erantzuteko gaitasun handia erakutsi dute, ikerketa-proiektu ugari sortuz eta hainbat deialdi publiko eta ekimen pribatutan parte hartuz.
Iñaki San Sebastián TECNALIAko zuzendari nagusiaren iritziz, “krisi honetan zerbait ikasten ari bagara, zera da: zientzia eta teknologia ere —eta gure ikertzaileen etengabeko ahalegina—, funtsezko jarduerak direla gure gizartean. Horren adibide dira TECNALIA partaide duten Euskampus Erresilientzia Programako lau lankidetza-proiektuak, pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta gure enpresa-sarea gero eta lehiakorragoa izatea baitute helburu:
Informazio gehiago