"Asier Rufinoren parte-hartzeari esker egon da presente TECNALIA Ventures: 15 minutu izan zituen "Arrakasta-kasuak: Deeptech Venture Building" gaia lantzeko"
Asier Rufinok, TECNALIA Ventureseko CEOak, parte hartu du Enpresa Berritzaileen Foroak antolatutako “Ezagutza sakonean oinarritutako ekintzailetza Espainian” deep tech debate-jardunaldian.
Apirilaren 29an (astelehena), Asier Rufinok, TECNALIAren deep tech Venture Builder den TECNALIA Ventureseko CEOak, Enpresa Berritzaileen Foroak antolatutako deep tech debate-jardunaldian parte hartu zuen. "Ezagutza sakonean oinarritutako ekintzailetza Espainian" debatea Madrilgo Planetarioan egin da, Chema Nietok, Socialnius-eko eta Nación Innovación-eko CEOak aurkeztuta eta moderatuta.
Asier Rufinoren parte-hartzeari esker egon da presente TECNALIA Ventures: 15 minutu izan zituen "Arrakasta-kasuak: Deeptech Venture Building" gaia lantzeko.
Debate horren helburua da Espainiako deep tech ekintzailetzaren egungo diagnostikoa egitea, indarguneak eta aukerak hobeto aprobetxatzeko, eta zailtasunak konpontzen lagunduko duten proposamenak sortzea errazteko.
Asier Rufinok, horrez gain, Nación Innovación TV saioan parte hartu zuen, hori ere Chema Nietok moderatua. Deep tech ekintzailetzaren egoerari buruz eztabaidatu zuten, eta azken berrikuntzen berri eman zuten. Nación Innovación TV honela definitzen da: "bere enpresa-ekosistemaren bidez herrialde berritzaile bati ahotsa ematen dion telebista-programa bat da, nagusiki startupetan zentratua".
Enpresa Berritzaileen Foroa
Enpresa Berritzaileen Foroa irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, eta helburu du kultura berritzailea sustatzea enpresa-sarean, unibertsitateetan, administrazio publikoetan eta ezagutzaren sorkuntzarekin lotutako edozein eremutan.
- Ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren arloetan unibertsitatea eta enpresak lankidetzan aritzeko plataforma gisa eratu da.
- Enpresa-munduaren eta unibertsitate-munduaren arteko lankidetza modu praktikoan hobetzea du helburu, eta, horretarako, lankidetza hori bultzatzeko proiektuak eta jarduerak sustatzera bideratzen ditu bere ahaleginak.