Berria

Ezarpenaren aurretiko diagnostiko genetikoa (EADG) eskaintzen diegu ugalketa lagunduko klinikei

2018ko ekainaren 29a

Bartzelonan aurkeztuko dugu zerbitzu berri hori, uztailaren 1etik 4ra hiri horretan egingo den Giza Ugalketaren eta Enbriologiaren Europako ESHRE elkartearen 34. urteko bileran

Gure genetikako laborategiak  ezarpenaren aurretiko diagnostiko genetikoa (EADG) egiteko zerbitzu berri bat, sekuentziazio masibo bidezkoa (Nnext generation sequencing, NGS), eskaintzen die ugalketa lagunduko klinikei.

NGS teknika eskaintzen dugun EADGari aplikatuta, biopsia bakarra eta proba bakarra eginda aldi berean detekta daitezke gaitz monogenikoekin lotura duten zenbait mutazio (EADG monogenikoak, EADG-m) eta enbrioiaren bideragarritasuna arriskuan jartzen duten kromosoma-kopuruaren aldaketak (aneuploidien EADGa, EADG-a).

Enbrioian aldi berean identifikatzeak aneuploidiak eta mutazioak abantaila handia ematen du beste metodologia batzuen aldean, merkatu egiten baititu kostuak eta epe laburragoan lortzen baitira emaitzak.

Analisi-sistema hori bateragarria da berehalako transferentziekin eta atzeratzen direnekin: berehalakoei dagokienez, laborategira laginak iristen direnetik 24 ordu igaro baino lehen jaso daitezke emaitzak; transferentzia atzeratuetan, berriz, 10 egun igaro baino lehen.

TECNALIAk berritu egin du, duela gutxi, bere genetikako laborategia, Illumina etxeko beste MiseQ ekipo bat erosi baitu. Horri esker, bezeroen eskarietara egokitzen jarraituko du TECNALIAk.

Uztailaren 1etik 4ra bilera du Bartzelonan Giza Ugalketaren eta Enbriologiaren Europako Elkarteak, ESHREk, eta han aurkeztuko dituzte gure genetikako laborategiko adituek errendimendu handiko diagnostiko genetikoko NGS (next generation sequencingn) teknologia berriak.

Zuen zain izango gaituzue 2018ko ESHREn, TECNALIAren standean (25.a)