Berria

Fabrikatzaileei beren produktuen biobateragarritasuna eta eraginkortasun biozida ebaluatzen laguntzen diegu

2020ko ekainaren 3a

Ibilbide handia egin dugu dagoeneko, bai produktu biomedikoen biobateragarritasuna ISO 10993 arauaren arabera ebaluatzen, eta bai saiakuntza mikrobiologikoetan ere

Behar diren saiakuntza guztiak egiten ditugu, enpresek beren osasun-produktuak CE marka jarriz ziurtatu ditzaten eta araudia betez merkaturatu ditzaten.

COVID-19 gaitzaren kontrako produktuen alorrean, maskara kirurgikoak produktu adierazgarriak dira. Norbera babesteko beste ekipo batzuk ez bezala (NBEak), maskara kirurgikoak osasun-produktutzat hartzen dira: CE marka lortzeko araudi zorrotza bete behar dute, eta CE markak ematen die merkaturatzeko adostasuna.

ISO 10993 arauaren araberako biobateragarritasunaren ebaluazioa egiteaz gain, garbitasun mikrobianoaren saiakuntza egiten dugu (mikroorganismoen populazioa zehaztea). Saiakuntza hori, biobateragarritasunarekin batera, UNE EN14126:2004 arauan dago jasota (Maskara kirurgikoak-Betekizunak eta saiakuntza-metodoak).

Horrez gainera, TECNALIAn eskarmentu handia dugu saiakuntza mikrobiologikoetan.Saiakuntza hauek egiten ditugu, besteak beste: gainazaletako biofilma ebaluatzen dugu eta/edo osasun-produktuetan sortzen diren infekzioetan ohikoak diren mikroorganismoen aurkako eraginkortasun antimikrobianoaren karakterizazioa egiten dugu (ISO 22196, ASTM E2149); osasun-produktuen bioburdena eta esterilitatea zehazten ditugu (ISO 11737), eta desinfektatzaileen eraginkortasun bakterizida ebaluatzen dugu (UNE EN 1040).

Halaber, estaldura baten geruzako kontserbagarriek onddo eta algen aurka zer eraginkortasun duten ebaluatzeko saiakuntzak egiten ditugu, EN 15457 eta EN 15458 arauen arabera: horrez gain, material askotako hazkunde fungikoa ebaluatzen dugu, ISO 846, MIL STD 810 eta DO-160 arauen arabera.