Berria

Fabrikazio adimenduneko soluzio teknologiko berriak merkaturatu ditugu

2024ko urriaren 1a
Lanzamos nuevas soluciones tecnológicas en fabricación inteligente

"Industria-enpresek eskura dute jada fabrikazio adimenduneko soluzioen eskaintza berria"

Dokumentuan, soluzio-aukera zabala dago, hainbat jarduera-eremutarako, 4.0 Industriaren eraldaketak dakartzan erronkei erantzuteko.

Erabateko konpromisoa dugu 4.0 Industriaren eraldaketarekin, non bat egiten baitute fabrikazio fisikoak eta digitalak konektibitatearen eta datuen iraultzari industrialki zentzua emateko, eta hauek dakarzkiguten berrikuntzak integratzeko:

  • Material eta prozesu berriak.
  • Automatizazio malgua.
  • Ekoefizientzia eta jasangarritasuna aldaketa-eragile gisa.

TECNALIAn, fabrikazio adimenduna, malgua eta jasangarria bilatzen dugu, digitalizazioaz, automatizazioaz eta ekoefizientziaz baliatuz industria-sektore guztietako materialak eta fabrikazio-prozesuak eraldatzen dituen aldaketaren eragile gisa. Eta horren bila gabiltza industria-enpresek eta guk helburu bat partekatzen dugulako: prozesu eta produktuen produktibitatean inpaktu positiboa izatea, negozioen lehiakortasuna handitzeko.

Fabrikazio adimenduneko soluzioen eskaintzako joera nabarmenak

Eraldaketa horren ondorioei aurrea hartuz, joera batzuk identifikatu ditugu industrian. Haiek markatuko dute industria-erakundeek dagoeneko deskargatu ditzaketen soluzioen eskaintza. Hona hemen:

  • Ekoizpen automatizatua, laguntzarik gabea eta malgua.
  • Urrutiko kontrola denbora errealean.
  • Balio-kateen digitalizazioa.
  • Datuaren ekonomia.
  • Interfaze adimendunak.
  • Ekoefizientzia, ekodiseinua, ingurumen-jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra.
  • Pisu-arintzea eta multifuntzionalitatea.
  • Efizientzia logistikoa eta biltegiratzea.
  • Biomanufaktura.
  • Langileen gaitasun berriak.

Orduan, zer topatuko duzu fabrikazio adimenduneko soluzioen dokumentu berrian?

Soluzio teknologikoen eskaintza oso bat, zenbait jarduera-alorretarako:

  • 4.0 Industria
  • Makina, automatizazio eta robotika aurreratuak.
  • Industriaren deskarbonizazioa eta ekonomia zirkularra.
  • Material eta ekoizpen-prozesu berriak.
  • Fabrikazio aditiboa.

Nola deskargatu dezakezun katalogoa.

Hemen deskargatuko duzu fabrikazio adimenduneko soluzioen dokumentua, eta hantxe topatuko duzu zure erakunderako soluzio digitalen eskaintza berria.

Fabrikazio adimendunaren arloan ditugun irtenbide guztiak ezagututa, espero dugu zure enpresa iraultza honetan eragile eraldatzailea izatea

Aintzat hartu TECNALIA zure erakundearen eraldaketa industrialerako. Zure balio-kateko funtsezko elementu bat izan nahi dugu.