Berria

Fatxada egurastuen saiakuntzetarako gure ENAC ziurtagirien irismena zabaldu dugu

2020ko maiatzaren 20a

Fabrikatzaileei ematen diegun zerbitzua hobetu dugu, produktua ebaluatzeko dugun konpromisoari jarraikiz

Fatxada egurastuak funtsezko eraikuntza-sistema bat dira arkitekturan. Azken berrikuntzei eta sistema honek azken urteotan izan duen garapenari esker, proposamen-aukera zabala dago merkatuan.

Eraikuntza-sistema hau nola eraikinak birgaitzean hala eraikuntza berri eta berezietan erabiltzen da. Merkatuan, teknologia handiko produktuak daude, proiektu bakoitzaren beharretara egokitzen diren prestazio tekniko eta estetikoak dituztenak.

Halako fatxadak ez dira sartzen ezein arau harmonizaturen aplikazio-eremuan, eta Europako Ebaluazio Dokumentu baten arabera ebaluatzen dira: DEE 090062-00-0404 “KITS FOR EXTERNAL WALL CLADDINGS MECHANICALLY FIXED”.

TECNALIA da fatxada egurastuetan haizearen xurgatzearekiko eta presioarekiko erresistentziaren eta inpaktuarekiko erresistentziaren saiakuntzak egiteko ENAC Nº4 LE 024 akreditazioa duen Espainiako lehen erakundea (saiakuntza horiek Europako EAD 090062-00-0404 Ebaluazio Dokumentuan jasotzen dira). Badugu, halaber, suaren aurreko erreakzioaren saiakuntzak egiteko akreditazioa.

Europako Ebaluazio Teknikoak (EET) egiteko Ebaluazio Teknikoko Erakunde (ETE) bat gara; fatxada egurastuei CE marka jartzeko aukera ematen diete ebaluazio horiek fabrikatzaileei.

 

01 Acreditaciones_ENAC_tecnalia03 European_Organisation_for_Technical_Assessment_tecnalia