Berria

Fesiak 750.000 euro lortu ditu lehen finantziazio-ekitaldian

2019ko otsailaren 18a

Oinarri teknologikoko enpresa horrek gailu medikoak garatzen eta merkaturatzen ditu iktusa jasan duten eta gaixotasun neuromuskularrak dituzten pazienteen errehabilitaziorako

Fesiak 750.000 euro lortuta itxi du lehen finantziazio-ekitaldia. Biomedikuntzan eta gailu medikoetan espezializatutako Capital Cell crowdfunding-plataformaren bidez lortu du helburua. Orain, iktusa jasan duten pazienteak errehabilitatzeko lehen bi produktuak merkaturatuko ditu, eta estimulazio elektriko funtzionaleko erreferentzia bihurtuko da.

Hauek dira Fesiaren akziodunak: FIK ekimena, Euskal Herriko Arrisku Kapitala, VUSA, TECNALIA eta inbertitzaile pribatuak. Eta helburua, berriz, iktus bat izan duten eta gaixotasun neuromuskularrak dituzten gaixoen bizi-kalitatea hobetzea, haien errehabilitazioaren etapa guztietan, estimulazio elektriko funtzionaleko teknologia berri batean oinarritutako gailu medikoen bidez.

Espezialistek estimulazio elektriko funtzionala erabiltzen dute, errehabilitazioan onura handiak ekartzen dituen teknologia baita: ibilketaren dinamika eta oreka hobetzen ditu, atrofia muskularra prebenitzen du, eta pazienteek atseginez onartzen dute. Estimulazio elektriko funtzionaleko egungo gailuak mugatuak dira, eta adituen ezagutza ezinbestekoa da behar bezala erabiltzeko.

Oinarri teknologikoko enpresa TECNALIAn sortu da, FIK ekimenaren laguntzarekin, eta garatu duen teknologiak, automatizazioaren eta sinplifikazioaren bidez, estimulazio elektriko funtzionala erabiltzea errazten du; hala, espezialista gehiagok balia ditzakete haien onurak, eta eraginkorragoa da pazienteen errehabilitazioa.

Informazio gehiago