Berria

Food+i klusterraren zuzendaritza-batzordean sartu gara

2018ko azaroaren 14a

Elikadura-industriarekin batera berrikuntzan dihardugu, teknologia berriak garatuz, elikagai osasungarriagoak eskaintzeko

Food+i klusterraren zuzendaritza-batzordean sartu gara datozen lau urteetarako: zehazki esateko, Ebro Bailarako Nekazaritzako Elikagaien Industriako Food+i klusterrean. Batzar Nagusian izan ziren Nafarroako, Errioxako, Aragoiko, Euskadiko eta Kataluniako enpresa bazkideak. TECNALIAren aldetik, Javier García Lodoso izan zen, Osasunaren Merkatuaren zuzendaria, eta baita elikadura osasungarriaren arloko beste ordezkari batzuk ere.

Elikaduraren arloan dugun helburua da berritzea, elikadura-industriarekin batera; berrikuntzaren bidez, teknologia berriak garatuko ditugu, kontsumitzaileari elikagai osasungarriagoak eskaintzeko, eta, hala bizitza-kalitate hobea eta zahartze aktiboa eta osasuntsua izateko.

Cluster Food+i erakunde pribatua da, irabazi-asmorik gabea, eta 95 bazkide ditu. Enpresak, erakundeak, zentro teknologikoak eta ikerketa-zentroak biltzen ditu, Ebro bailaran eredugarri direnak, eta nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna eta garapena sustatzen ditu, lankidetzaren eta berrikuntzaren bidez.