“TECNALIAk eta INTERTEKek lankidetzarako duten esparru-hitzarmenaren barruan kokatzen da ekimena”
TECNALIAk Zamudioko instalazioetan egiten ditu koadro elektrikoak baliozkotzeko saiakuntzak
Fuji SMBE Pte Ltd konpainia Singapurren kokatua dago, eta Japoniako Fuji Electric Co. Ltd multinazionalaren filiala da. TECNALIAn eta INTERTEKen jarri du konfiantza 1.600 A eta 400 V-eko behe-tentsioko koadro elektriko berria ziurtatzeko.
TECNALIAren laborategietan egin ziren saiakuntzak; besteak beste, hauek: tipo-saiakuntza osoak IEC 61439 arauaren arabera eta barne-arkuaren saiakuntzak IEC 61641 arauaren arabera. Saiakuntzen emaitzak bikainak izan ziren.
ASTA ziurtagiria
Baliozkotze-prozesua INTERTEK UK multinazionaleko langile espezializatuek egin zuten; proba-programaren diseinuan ere hartu zuten parte, eta orobat probak ikuskatzen eta ASTA ziurtagiria ematen, zeinak bermatzen baitu bete beharreko araudia betetzen dela.
Izan ere, TECNALIAk eta INTERTEKek lankidetzarako esparru-hitzarmen bat dute banaketa- eta garraio-sareetarako ekipo elektrikoen arloan nazioartean elkarrekin lan egiteko eta mundu osoan onartutako saiakuntza eta ziurtapenen zerbitzuak bezeroei eskaintzeko, eta baliozkotze-proiektu hori hitzarmenaren esparrukoa da.
Gure laborategi elektrikoek ILACek ziurtatu ditu ISO 17025 arauaren arabera, garraio- eta banaketa-sareetarako eta industria-aplikazioetarako askotariko ekipamendu elektrikoen tipo-saiakuntzak eta saiakuntzak bereziak egiteko.