Berria

Gainazalen ikuskapena ikusmen artifizialaren bidez

2019ko irailaren 13a

Ikusteko teknologiak forja-industriarako

Ikusmen artifizialaren bidezko gainazal-ikuskapena produktuaren kalitate-prozesuko eta -kontroleko tresna indartsua da; forjaketako informazio ulergarria ematen du.

Ohiko 2D sistemak askotariko sentsore-geruzekin eta prozesamendu adimendunarekin osatzen dira, eta, ondorioz, hautemate sendoagoa eta osatuagoa lor daiteke.

TECNALIAn, baina, integrazio adimendunaren ikuspegitik heldu diogu gaiari, zeina proiektu batean baino gehiagotan erabiltzen baitugu, 3Dko neurketa barne hartuta egitura-profila kontrolatzeko. Sentsore anitzeko gailu adimendun bat garatzen ari gara, ebakigailuan txertatua, kalitatezko diagnostiko bat eta bolumenaren kalkulu zehatza egiten dituena, ebaketa optimizatzeko eta akatsik ez egiteko.

ICFG kongresuan aurkeztuko dugu teknologia berritzaile hori. José Ángel Gutierrez lankideak azalduko du zer abantaila dituen eta eta zer emaitza lortu diren ikuste-sistema horiek ezarri diren ekimenen bidez.

Bertaratzen direnek aukera izango dute, halaber, teknologia-zentro gisa forjaketaren industriarako eta sektoreetarako eskaintzen ditugun beste teknologia batzuk ezagutzeko: fabrikazio aditiboa, material anizkoitzeko egiturak, 4.0 industria eta materialen ingeniaritzako zerbitzuak.