Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
NTT DATA Japoniako enpresak gure instalazioak bisitatu ditu, txaplata transdermiko, aktibo eta adimendun baten bidez botikak emateko teknologia aplikatua ezagutzeko
Ekimen berritzaile bat ari gara garatzen gaixotasun mentalak kontrolatzeko, eta, hala, osasun mentaleko arazoak dituztenen bizi-kalitatea hobetzeko, everis enpresarekin batera —NTT DATA taldekoa—, eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren laguntzarekin. Litio-gatzak emateko moduagatik da berritzailea. Gaixotasun mental batzuk kontrolatzeko botika eragingarrienetako bat dira, eta, gainera, badute suizidioaren aurkako eragina ere.
Bestalde, paziente horien pronostikoa hobetzen laguntzeko, mugikorreko aplikazio bat ere landuko da.
Txaplata transdermiko bat ari gara garatzen litioa era aktiboan eta adimendunean emateko, eta odoleko litioa neurtzeko eta monitorizatzeko. Everis arduratzen da adimen artifizialeko softwareaz eta algoritmoez, txaplatak igortzen dituen datuekin eta beste aldagai kliniko eta kanpoko batzuekin pazienteentzat eta osasun-arloko profesionalentzat alerta pertsonalizatuak programatzeko.
Innosasun programak koordinatzen du elkarlan hau, “Osasun-arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020” programaren esparruan, eta Euskadin, espezializazio adimendunaren estrategiari (RIS3) laguntzen dio biozientzien eta osasunaren esparruan.
NTT DATA informazioaren eta komunikazioaren teknologietan espezializatutako multinazional bat da. Tokion du egoitza, baina 50 herrialdetan baino gehiagotan egiten du lan. Konpainia asko dauzka, hala nola everis, zeina buru baita “Smart Remote Treatment” ekimeneko softwarea eta adimen artifizialeko ereduak garatzeko lanetan.
NTT DATA Japoniako enpresaren ordezkaritza bat, Osasun Arloko bost zuzendariz osatua, izan berri da gure instalazioak bisitatzen. Haiekin batera izan dira everis enpresako arduradun batzuk ere. Osasunaren alorreko azken berrikuntza teknologikoak aurrez aurre ikustera etorri dira, eta, zehazki, botikak emateko gure gailu berritzailea.