Berria

Gu garen guztiaren parte diren balioak

2024ko maiatzaren 22a
Los valores que forman parte de todo lo que somos

“BALIO hauekin, konfiantza sortu nahi dugu TECNALIAren barruan zein kanpoan”

Gure DNAren parte diren BALIOAK partekatzen ditugu

TECNALIAn, enpresen eta gizartearen arazo konplexuenetarako soluzio berritzaileak aurkitzeko egiten dugu lan egunero. Gure DNA berrikuntzaz, teknologiaz eta ikerketaz osatuta dagoelako hartzen dugu ardura hori geure gain. Eta, genoma orekatzeko, zintzotasunean, gardentasunean eta koherentzian oinarritutako BALIO batzuk gehitzen dizkiogu gure egitura molekularrari.

DNA oso horri esker sortzen dugu konfiantza gure erakundean zein erakundetik kanpo.

Zein dira TECNALIAren BALIOAK, eta nola osatzen dute gure XEDEA eta IKUSPEGIA?

  • Bezeroa erdigunean

Konfiantzan eta elkarlanean oinarritutako harreman baten bidez, gure bezeroen tokian jartzen gara, haien onuran ahalik eta inpakturik handiena lortzeko. Bezeroaren negozioaren gakoak ulertzen ditugu, eta elkarrekin gainditzen ditugu erronkak eta arazoak.

  • Elkarlana

Bakarrik, iristen gara. Elkarlanean, lehenago eta urrutiago iristen gara. Arazo konplexuetarako soluzio paregabeak bilatzeko helburua duen erakunde ireki bat gara.

  • Konpromiso soziala

Ikerketa aplikatuaren bidez oparotasuna sortzeko lan egiten dugu. Gizartearekin konprometituta egotea eta bizi-kalitate hobea eta aurrerapena ardatz dituen etorkizuna eraikitzeko balioa sortzea eskatzen du oparotasun horrek.

  • Bikaintasuna

TECNALIAn, arau bat daukagu: INPAKTUA sortzea. Ahalik eta emaitzarik onenak lortzea eta egiten duguna hobetzea. Bikainak izan nahi dugu, eta gure lanean zorrotzak izanez eta helburu anbiziotsuak edukiz baino ezin da lortu hori.

  • Berrikuntza

Arriskatu ezean, irabazterik ez. Bide bakarra dago irabazteko: ausartak eta sortzaileak izatea eta askatasunez eta arduraz jardutea pentsatzeko eta egiteko modu berriak bilatzeko.

BALIO horiek osatu egiten dituzte erakunde gisa ditugun XEDEA, IKUSPEGIA eta HELBURUA, gu garen guztia eta sinesten dugun guztia.