Berria

Garraio-azpiegitura jasangarriagoetarantz goaz

2023ko ekainaren 29a
Consorcio de Liaison en TECNALIA

“LIAISON proiektuaren bitartez, TECNALIAk ekarpena egiten du EBko garraio-azpiegitura jarduera ekonomiko jasangarriagoa eta karbono-isuri gutxiagokoa izan dadin”

Garraio-azpiegiturek ingurugiro-inpaktu oso handia dute haien material-erabilera, hondakin-sorrera eta CO2-isurketen ondorioz

LIAISON ekimeneko koordinatzaile David García Sánchezek (TECNALIA) aipatu bezala, “Arrazoi klimatiko, energetiko eta jasangarritasunezkoak direla eta, Europak aurrera egin behar du garraio-sistema % 100 berriztagarria izan dadin 2050ean, eta % 50 2023an".

Ekimenaren helburua garraio-azpiegituraren bizi-ziklo osoa biltzen duten konponbideak garatzea da —eraikuntzatik hasita, mantentzea, operazioa eta azkenean eraispena—, etorkizuneko garraio-azpiegiturarentzako ingurune digitalean.

Berrikuntza anitz garatuko dira.

Garatutako berrikuntzak kasu ezberdinetan frogatuko dira, errepide zein trenbideetan, Espainian, Polonian, Eslovenian eta Italian.

  • Habe adimentsu jasangarriak, zoladura zurrunak eta balasto hobetua
  • Bioasfaltoak
  • Zoladura-ikuskapenerako sistema adimentsua
  • Tunelen kontrolerako sistema adimentsua
  • Baranda fotovoltaikoak

Baliabide material eta energia berriztagarrien sorrera

Proiektuak kontuan hartzen du azpiegiturak berak baliabideak sortzeko duen potentzial handia; adibidez, azpiegitura-interbentzioetan sortutako hondakinen berrerabilpena eta birziklapena. Era berean, baliatu gabeko potentzial oso handia dago energia berriztagarriak sortzeko sistemak eta energia berreskuratu eta aurrezteko konponbideak hedatzeko.

Azkenik, sektorean paradigma-aldaketako konponbide-teknikoak inplementatzen direla ziurtatzeko, gobernantza-marko bat garatuko da azpiegituraren bizitzan zehar ekonomia zirkularraren printzipioen betetzea aktibatu, artikulatu eta monitorizatzeko.

LIAISONen Partzuergoa

LIAISONen Partzuergoak barne hartzen ditu garraio-azpiegituraren balio-katean giltzarri diren aktore batzuk, plataforma, elkarte eta aditu-talde nabarmenetako partaide direnak, bai estatuan, bai EBn, bai atzerrian. Beste erakunde batzuen artean, Espainiako Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioak (MITMA) hartzen du parte.

Comision europea

Proiektu honek Europar Batasunaren Horizonte Europa ikerketa- eta berrikuntza-programaren finantziazioa jaso du, 101103698 zenbakiko dirulaguntza-akordioaren bidez.