Berria

Garraio-sarearen etorkizuneko erronkak

2018ko abenduaren 12a

Azpiegitura seguruagoak eta ekonomikoki jasangarriagoak lortzea, adimenez hornitu, prestazioak optimizatu eta balio-bizitza luzatuz

Bide-azpiegituretako berrikuntzari buruzko jardunaldian izan zen gure lankide Maria Zalbide abenduaren 3an. Deiak antolatu zuen saioa; babesle, berriz, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Ingeniaritza Eskola izan ziren.

Garraio-azpiegitura adimendunetako aktiboak kudeatzeko garaian arriskuan oinarritutako ikuspegi bat erabiltzeak duen garrantzia azpimarratu zuen gure lankideak topaketan. Azaldu zuenez, garrantzi handia du "arriskuek sortzen duten ziurgabetasuna gutxitzeak", eta arriskuak egokiro kudeatzeak lagundu egiten duela "azpiegituren bizitza luzatzen".

Halaber, ALARTE ekimena azpimarratu zuen, zeinak urrutitik maneiatzen diren inklinometro robotizatuak erabiltzen baititu ezpondetako laur-jausiak kontrolatzeko. TECNALIAren garraio-azpiegituretako jardueraren helburua da alor hauetan balioa sortzea eta garatzea: 

  • Azpiegituren monitorizazio eta kudeaketa adimentsurako teknologiak.
  • Azpiegituren prestazioak optimizatzeko eta haien balio-bizitza luzatzeko teknologiak.
  • Azpiegituren segurtasuna eta erresilientzia hobetzeko teknologiak. 

TECNALIAk seguruago eta ekonomikoki jasangarriago bihurtzen ditu azpiegiturak, adimenez hornitzen baititu, eta haien balio-bizitza luzatzen, erabakiak hartzea errazten duten goi-teknologiako soluzioak erabiliz.

Informazio gehiago