Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Ibilgailu adimendun, autonomo eta konektatuak
Automobilgintza eraldaketa-prozesuan dago; azken berrikuntzei esker, auto eraginkorragoak, malguagoak eta arinagoak ekoitz daitezke.
Garraioari aplikatutako teknologia berriak garatzea funtsezko alderdia bihurtu da enpresen lehiakortasuna sustatzeko: etorkizuneko haien posizionamenduan eragiten du, bai eta ekonomian, ingurumenean eta gizarte-alorrean ere.
Automobilgintza-sektorearen bilakaeraren oinarria da gaur egungo egitura industrialak eta negozio-ereduak aldatzea, elektrifikazioa, automatizazioa eta mugikortasun partekatu, konektatu eta eraginkorra erronka gisa hartuta.
Bestalde, garraioaren automatizazioak nabarmen eragingo die pertsonen bizimoduari eta salgaien garraioari, bai eta garraioarekin loturiko beste sektore batzuei ere.
Urriaren 9an eta 10ean, S-Moving foroan parte hartuko dugu; han, ibilgailu konektatuetan, gidatze autonomoan, elektrifikazioan, digitalizazioan eta mugikortasun-eredu berrietan egindako aurrerapen teknologikoak erakutsiko ditugu.
AVANZA taldearekin batera, AUTOMOST ekimen aitzindaria aurkeztuko dugu. Ekimen horren bidez, Malagako portuko itsas bidaiariak ibilgailu automatizatu konbentzionaletan eramango dira hirigunera, kontrol-sistema partekatuak erabilita (Dual-Mode). Hala, zerbitzu eraginkorragoa eta malguagoa lor daiteke, azpiegitura adimendun eta konektatuen garai honetan.