Berria

Gipuzkoa, karbono gutxiko energia-eredu baten alde

2019ko martxoaren 27a

Energiaren kudeaketak aukerak dakarzkio ekonomia berdeari

Energia oinarrizko ondasuna da. Energiaren kudeaketak aukerak dakarzkio ekonomia berdeari, sektore guztietan: etxea, industria, garraioa, zerbitzuak, etab. Hala azpimarratu du José Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumeneko diputatuak. Gipuzkoako Energia Jasangarriaren eta Pobrezia Energetikoaren Lurralde Mahaian, berriro adierazi du klima-aldaketaren aurka eta jasangarritasun energetikoaren alde egiteko konpromisoa duela, eta, horretarako, mankomunitateekiko hitzarmenak berritu ditu.

Aldundiak, foro horretan, “Gipuzkoako Jasangarritasun Energetikoko 2015eko Estrategia”ren idazlanen aurrerapena aurkeztu du. TECNALIA aktiboki parte hartzen ari da lan horretan.

Gipuzkoako egoera energetikoa

Aldundiak, estrategia hori definitzeko lanaren barruan, Gipuzkoako egoera energetikoaren ezaugarriak definitzeko prozesu bat jarri du martxan. Kontuan hartu du zein den une honetan, Gipuzkoan, kontsumitzailearen egoera, zer hornidura dagoen eta zer energia-eskaera dagoen; zer ekintza sustatzen dituzten tokiko erakundeek, eta zer eratortzen den Gipuzkoako industriaren, teknologiaren eta hezkuntzaren ahalmenetatik. Orobat hartu du kontuan lurraldeaz gaindiko baliabideak eta laguntzak.

Trantsizio energetikoa

Hau izan da karakterizazio hori egiteko arrazoia: aztertzea zer bideragarritasun duen energia-iturri berriztagarrietatik abiatutako eta energia-sorkuntza banatuan funtsatutako karbono gutxiko energia-eredu berri batean oinarritutako energia-trantsizioak.

Bideragarritasun-azterketa horretan, kontuan hartu da zer inpaktu duten teknologia digitalek eta haien negozio-ereduek, zer aukera dauden aurrezteko, efizientzia energetikorako eta energia berriztagarrietan oinarritutako sorkuntza banaturako, eta beste batzuk. Kontuan izan dira, halaber, eredu berri horren ingurumen-irizpideak.

Azkenik, ekintza-plan bat egin da; hartan, ikuspegia eta energia-eredua, xedeak, ekintza-lerroak eta egitekoak definitu dira.

Ekintza-plan horretan sartzen dira, halaber, gobernantzako eta parte-hartze publikoko eredu bat, jarraipen-programa bat eta adierazle-koadro bat.

Informazio gehiago

Eduardo Miera

Plangintza eta Estrategia Energetikoa