Berria

Gipuzkoako Ingurumen Departamentuari laguntza ematen diogu Gipuzkoako ekonomia deskarbonizatzeko

2022ko urtarrilaren 27a
jornada de descarbonización

"Deskarbonizazio lehiakorrerako ibilbide-orria egingo dute, gure jardunbide egokien eta premien identifikazioan oinarrituta”

Gure deskarbonizazio-adituak, IKEIkoekin batera, Gipuzkoako 15 enpresarekin baino gehiagorekin ari dira lanean, haien ekoizpen-prozesuen deskarbonizazioaren gainean duten pertzepzioa, estrategia eta lan-ildoak ezagutzeko.

TECNALIAk, IKEIk eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak ibilbide-orri bat egingo dute estrategiak bateratzeko eta lurralde hori ekonomia moderno, lehiakor eta klimatikoki neutro batera bideratzeko.

Lehen jardunaldiak interes handia piztu du, eta 60 enpresak baino gehiagok hartu dute parte

Gipuzkoako enpresentzako deskarbonizazio lehiakorrari buruzko lehen jardunaldian, José Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko diputatua eta Paul Liceaga Adegiko zuzendari nagusi ondokoa izan dira buru.

Bilera horretan, Asier Maiztegi TECNALIAko Deskarbonizaziorako Estrategien zuzendariak eta Timoteo Pérez Ikeiko bazkide zuzendariak mahai bat dinamizatu dute, eta bertan hainbat sektoretako Gipuzkoako bost enpresak hartu dute parte: CAF, Plastigaur, Salto Systems, Campezo Obras y Servicios eta Cementos Rezola HeidelbergCement Group-ek deskarbonizazio-arloko esperientziak eta jardunbide onak partekatu dituzte, bai eta haien ekoizpen-ereduen aldaketak dakartzan erronkak eta aukerak ere.

Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak azpimarratu du ekonomia eta industria deskarbonizatzea asmo handiko erronka dela. Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna handitzeko aukera- eta enplegu-iturria ere bada.