"Soluzio aurreratuak eskaintzen ditugu hutsegiteak prebenitzeko eta industriarako funtsezko osagaiak efizientziaz mantentzeko"
Arrakasta-kasua: goi-presioko lurrun-turbinako alabeak haustearen arazoa konpondu dugu
Materialen ingeniaritzako gure taldeak beste arrakasta-kasu bat lortu du osagai kritikoetako hutsegiteen azterketan eta diagnostikoan. Oraingoan, bezero bat harremanetan jarri zen gurekin goi-presioko lurrun-turbina baten hainbat alabe hautsi zirelako eta horrek eragiketen segurtasuna eta efizientzia arriskuan jartzen zituelako. Hutsegite-mota mekanikoa eta korrosioa zela identifikatu zen.
Osagai kritikoen hutsegiteen azterketa eta diagnostikoa
Estaldurarik gabeko X22CrMoV12.1 altzairu herdoilgaitzezko alabeetan zentratu zen azterketa. Hausturaren arrazoiak sakon aztertuta, materialen ingeniaritzako taldeak diagnostikatu zuen neke mekanikoko mekanismo batek eragin zuela hutsegitea. Korrosio-koskadurak zeudenez, bizkortu egin zen neke hori, materialak duen nekearekiko erresistentzia nabarmen murriztu baitzuten.
Elikatze-lurruna alabeetako materialarekiko erasokorra zen, eta horrek eragin zuen korrosioa. Kloruroak egoteak eta, ziurrenik, lurruna alkalinoa izateak, koskadurak nukleatzea eragin zuen altzairu herdoilgaitzean.
Gure diagnostiko zehatzari esker, bezeroak etorkizuneko hutsegiteak prebenitzeko behar ziren neurri zuzentzaileak ezarri zituen, eta, hala, bere ekipoen iraunkortasun eta segurtasun handiagoa bermatu.