"BASQUE FOOD CLUSTERek, TECNALIAk eta AZTIk abian jarri dute ViUtiFood proiektua. Ekimenak euskal elikadura-kateko ia 30 enpresaren interesa eta babesa jaso du"
Hogeita hamar bat euskal enpresa I+G sistema berriak aztertzen ari dira elikagaien balio-bizitza luzatzeko
Elikagaien sektoreak bere balio-kate osoan zehar sortutako xahuketaren bolumena murrizteko borrokan, ekoizpen- eta kontserbazio-teknologia eta -estrategia berrien bidez elikagaien balio-bizitza luzatzea da soluzio nagusietako bat, ezaugarri nutrizionalei eta organoleptikoei ahalik eta gehien eutsi ahal izateko, elikagaien segurtasunari eragin gabe.
BASQUE FOOD CLUSTERek eta TECNALIA eta AZTI zentro teknologikoek abian jarri dute ViUtiFood proiektua. Ekimenak euskal elikadura-kateko ia 30 enpresaren interesa eta babesa jaso du.
ViutiFood: elikagaien xahuketaren aurkako borroka
ViUtiFood-ek soluzioak identifikatzen ditu eta haien ezarpena bultzatzen du, euskal enpresei beren elikagaien balio-bizitza luzatzeko aukera emateko, elikagaien segurtasuna, kontsumitzaileen kalitate-estandarrak eta banaketaren eskakizunak bermatuz.
Halaber, energia-kontsumoan efizientzia izatea du xede, baliabideak modu adimentsuagoan erabiltzen lagunduz, enpresentzat merkataritza-aukera berriak irekitzea ahaztu gabe.
Arduradunek elikadura-produktuen balio-bizitzari fase bakoitzean eragiten dioten kausa nagusien gainean jartzen dute fokua: lehengaiak aukeratzetik hasi eta merkaturatu arte, formulazio-, elaborazio-, eraldatze-, ontziratze-, biltegiratze- eta logistika-prozesuetatik pasatuz.
Identifikatutako erronken artean, honako hauek nabarmentzen dira: biltegiratze-, banaketa- eta garraio-baldintzen kontrola optimizatzea, ontziratze jasangarrietarako material berriak hobetzea, prozesatze-teknologia berriak txertatzea eta baliabide naturalak aprobetxatzea.
ViutiFood Eusko Jaurlaritzak Euskadi 2030 ZTBPren barruan sustatutako Zeharkako Ekimen Traktoreen Ekonomia Zirkularraren lerroaren bidez finantzatutako proiektua da.
Osasuna eta elikadura TECNALIAn
- Ezagutu osasunerako eta elikadurarako garapenak gure webgunean.