Berria

HarshLab laborategi flotatzaile arrakastatsuaren bigarren urteurrena

2020ko urriaren 16a

Laborategi hau materialak eta osagaiak itsas zabaleko ingurune erreal batean ebaluatzeko diseinatu da.

HarshLab Day-ren bigarren jardunaldian, Harshlab laborategian egindako esperientziak partekatu dituzte parte-hartzaileek. Laborategi hori materialak eta osagaiak itsas zabaleko inguruneetan ebaluatzeko eta garatzeko diseinatu da.

COVID-19ak eragindako egoera dela eta, oraingoan birtualki parte hartu da HarshLab Day-n.

Ekitaldian, gainera, azpiegitura horren bertsio hobetuak, HarshLab 2.0 bertsioak, izango dituen ezaugarriak eta erabilera berriak aurkeztu dira.

Informazio gehiago