Berria

Elkarlanean lantzen ari garen fatxada industrializatuen sistema berria

2025ko urtarrilaren 20a
Nuevo sistema de fachada industrializada con prestaciones optimizadas

"Fatxada industrializatuen sistema berri honen bi modulu instalatu ditugu Kubik eraikin esperimentalean, prozesu osoaren efizientzia analizatzeko”

Habic Klusterrarekin, ULMA Architectural Solutionsekin eta ORMAK Taldearekin elkarlanean ari gara, fatxada modular industrializatuen sistema berri bat garatzen

TECNALIA Habic Klusterrarekin, ULMA Architectural Solutionsekin eta ORMAK Taldearekin elkarlanean ari da, prestazio termiko aurreratuak dituen inguratzaile-sistema industrializatu bat garatzen, zeinak aukera izango baitu automatizatzeko, bai off-site fabrikazio-prozesua, bai obran jartzea . Eraikuntzaren sektorean deskarbonizazioa bultzatzea da ekimenaren asmoa.

Funtsezkoa da balio-kateko askotariko eragileek ekimenean parte hartzea (enpresa fabrikatzaileetatik, eraikuntza-enpresetara), horri esker prozesuko ikuspegi guztiak hartzen baitira kontua diseinatzean, proiektua egitean eta prototipoak baliozkotzean.

Kubik eraikin esperimentalean prototipoak instalatzea

TECNALIAren ardura izan da inguratzaile horrek bete behar dituen baldintzak (araudiari, garraioari eta modularitateari dagozkionak) definitzea. Halaber, aldez aurretik definitutako betekizun horiek betetzen direla baliozkotu du saiakuntza-proben bidez.

Azkenik, fatxadako bi moduluren muntaketa koordinatu du TECNALIAren Kubik eraikin esperimentalean, Derion. Proba horrekin, ontzat eman da sistema nola integratzen den eraikinean, eta prozesu osoaren efizientzia analizatu da, denborak neurtuz eta, aurrerago, kostu-analisi bat elikatuz, sistema osoaren ikuspegi orokorra izate aldera.

Eraikingintzaren industrializaziorantz

Prozesu honek aurrerapena dakar eraikingintza industrializatzeko bidean; izan ere, inguratzailearen kalitatea hobetzen du, obrako instalazio-denborak murrizten ditu, eta eraikinaren efizientzia energetikoa hobetzen du. Inguratzaile-sistema berri horrek ezaugarri hauek ditu:

  • Ingurune kontrolatuan fabrikatzen da, produktuaren kalitate handiagoa bermatzeko eta hondakin gutxiago sortzeko.
  • Doitasunezko instalazioa, plug & play sistema batekin.
  • Prestazio termikoak hobetzen ditu zubi termikoak minimizatzen dituen diseinu baten bidez.
  • Produktuaren ziurtagiriaren bidez, prestazioak bermatzen dira.

Garapen hau Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren ERAIKAL 2022 programak babesten duen Indeco ekimenaren parte da.