Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Ekainaren 11n, Helburu Turistiko Adimendunen Sarearen Osoko Batzordearen bileran, Felipe VI.a erregea buru zela, DTI Sarean sartu ginen
Turismoko Estatu Idazkaritzak eta Turismoko Berrikuntza eta Teknologiak Kudeatzeko Estatuko SEGITTUR Sozietateak koordinatzen dute sarea, zeinaren etorkizuneko estrategiaren oinarriak ardatz egituratzaile baititu gobernantza, jasangarritasuna, irisgarritasuna, berrikuntza eta teknologia.
Gu DTI sarean sartzeko, turismoaren sektorean sinergiak eta ezagutzaren transferentzia bultzatzeko egiten dugun lana eta ematen dugun laguntza dira oinarrietako bat, eta, bestea, turismoaren sektoreko digitalizazioan eta I+G+Ban dugun esperientzia.
Gaur egun, bereziki garrantzitsua da Espainiako turismoaren sektorean berrikuntza sustatzea. Enrique Martínez SEGITTUReko lehendakariak hau esan zuen: “Helburu Turistiko Adimendunak eta Ekintza Planaren gomendioak diagnostikatzeko metodologia hobetzeko eta egokitzeko lanean ari gara, sortu den egoera honi lotutako kontuak haietan sartzeko, hala nola etorkizuneko komunikazioak, merkatuan birposizionatzea eta enplegua babestea”.
Sare horrek badaki gure helburu turistikoak helburu adimendun, jasangarri, ireki eta dinamiko bihurtu beharra dagoela turistentzat erakargarriak izan daitezen. TECNALIA bat dator AMETICeko lehendakari Pedro Mierren hitz hauekin: “Gaur egungo turismo-krisian, turismoaren sektoreak bere burua berrasmatu behar du, eta digitalizazioak proposatzen dizkion teknologiak erabili”.
Hilabete honetan sartu diren kideekin, 148 kide ditu DTI sareak. Haietako 89 helburuak dira; 24, instituzioak; eta 35, enpresa laguntzaileak.
Informazio gehiago
Prentsa-oharra: TECNALIA DTI sarean sartu da