Donostia, Florentzia eta Bristol hiri-laborategiak izan dira soluzio berritzaileak barruti-eskalan integratu eta negozio-eredu berriak garatzeko
Donostia (Espainia), Florentzia (Italia) eta Bristol (Britainia Handia) “itsasargi” hiriek (lighthouse cities ) REPLICATE ekimenean parte hartu dute: “REnaissance of PLaces with Innovative Citizenship And TEchnologies”. Hirietako jasangarritasuna hobetzen duten efizientzia energetikoko, mugikortasuneko eta IKTko soluzioak barruti-eskalan inplementatzera bideratuta dago ekimena.
Lighthouse city hiri horiek hiri-laborategiak izan dira soluzio berritzaileak barruti-eskalan integratzeko eta negozio-eredu berritzaileak garatzeko: eredu gisa balio dute eskualdean, soluzio horiek beste toki batzuetan ezartzen laguntzen baitute, tokian tokiko kondizioetara egokituta.
Hiri horietan hainbat esku-hartze egin dira hainbat esparrutan: energia, mugikortasuna, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta azpiegiturak.
Donostia "itsasargi" hiria
Donostiaren kasuan, adibidez, TECNALIAk hiri-mugikortasunaren karakterizazio erantsi bat egin du Euskaltelekin batera, erabakiak hobeto hartzeko, telefonia mugikorreko eta WiFi sareetako operazio-informazioan oinarrituta. Eskari energetikoaren kudeaketari dagokionez, herritarrei beren kontsumo-ereduei buruzko azalpenak eman zaizkie, eta hori da efizientzia- eta aurrezte-neurriak identifikatzeko lehengo urratsa.
Esku-hartzeek hirian eta esku-hartzean bertan izan duten inpaktuaren segimendua eta ebaluazioa egin dute gure adituek.
Monitorizazio holistikoko metodologia bat garatu da, hiriko adierazleen eta esku-hartzeen monitorizazioaren bilakaeraren segimendua ere egingo duena ikuspegi teknikotik, ingurumenekotik, ekonomikotik eta sozialetik. Halaber, haiekin erlazionatutako negozio-ereduen azterketa eta erreplikagarritasun- eta arrakasta-faktoreen analisia egitea ere aurreikusi da.
Parte-hartze aktiboa
Hiru hiri jarraitzailek (“follower”) ere parte hartu dute REPLICATEn: Essen (Alemania), Nilüfer (Turkia) eta Lausana (Suitza). “Itsasargi” hirietako esku-hartzeak erreplikatzeko potentziala landu da hiri horietan.
38 erakundek parte hartu dute asmo handiko ekimen honetan. “Itsasargi” hiriez eta hiri “jarraitzaileez” gainera, hiri "behatzaileak" ere izan dira: Guangzhou (Txina) eta Bogotá (Kolonbia). Nazioarteko sareek hartu dute parte REPLICATEn, zeinak ikasketan eta emaitzen hedapenean zentratu baitira.
Proiektuan parte hartu duten industriako enpresek, unibertsitateek eta ikerketa-zentroek, teknologia eta metodologia berritzaileak aplikatuta, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko teknologia berritzaileen hedapena bultzatu dute, eta, hala, erreplikatze-prozesuan eragin dute.
Informazio gehiago
- REPLICATE proiektuaren webgunea
- Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketako eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 691735 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.