"Hidrogenoa bultzatzen dugu, altzairua ekoizteko prozesurako energia-iturri alternatibo gisa"
Hidrogenoa bultzatzen dugu, altzairua ekoizteko prozesurako energia-iturri alternatibo gisa
Zenbatespenen arabera, atmosferara isurtzen den CO2-aren ehuneko handi bat burdinaren eta altzairuaren sektoreetatik dator. Burdingintza-sektorea deskarbonizatzea erronka handia da: beharrezkoa da teknologia berritzaileetan inbertitzea eta 2050erako zero emisioko zifra lortuko duen eraldaketa teknologikoaren alde egitea.
H-Acero ekimena burdingintza-sektorea deskarbonizatzen laguntzeko sortu da
Helburuak lortzeko, lau jarduera-eremu ditugu: bata, ekipo aurreratuak garatzera bideratua; bestea, kontsumigarrietara bideratua (material erregogorrera, adibidez); hirugarrena, erregai-iturriari berari dagokiona (H2); eta, azkenik, hidrogenoa burdingintzan eremuan aplikatu ahal izateko ekoizpen-prozesuarekin zerikusia duen eremu bat.
Azken fasean, erakusle prototipoak eraikiko dira eskala murriztuan, proiektuan garatutako diseinuak baliozkotzeko.
Hidrogenoa burdingintzan
Hidrogenoa burdingintzan aplikatu ahal izateko behar den ezagutza teknologikoa eskuratu nahi du partzuergoak. Burdingintza-sektoreko balio-kate osoak gai izan behar du gaur egungo ingurumen-beharrei erantzuteko.
TECNALIAk, BRTA euskal aliantzako kideak, askotariko teknologietan duen ezagutza eta esperientziaren berri emango du, sektorean erreferentzia diren beste hamaika enpresa eta erakunderekin batera: Sarralle, Nippon Gases, Refractarios Kelsen, Refractory Solutions Insertec, Arcelormittal, Sidenor, Nervacero, Acería de Álava, Tubos Reunidos, Ceit eta Siderex (Burdingintzako Cluster Elkartea).