"Bilboko Innovation ATELIER ekimenak berrikuntza-ekosistema eta herritarren parte-hartzea mobilizatzen ditu hirien trantsizio energetikorako"
Bilboko Innovation ATELIEReko "Energia Sistema eta Hiri Mugikortasuna" arloa koordinatzen dugu; hirien energia-trantsiziorako berrikuntza-ekosistema dinamizatzen du
Bilboko Innovation ATELIER lankidetza-tresna bat da, ATELIER “AmsTErdam BiLbao cItizen drivEn smaRt cities” proiektuaren berrikuntzen parte-hartzea errazagoa izan dadin eta kontrastatu ahal izan daitezen hirien energia-eraldaketan garrantzitsuak diren interes-taldeekin eta eragileekin. ATELIERen helburua da energetikoki positibo bihurtzea Zorrotzaurreko (Bilbo) eta Buiksloterhameko (Amsterdam) barrutiak.
Energiaren Klusterrak koordinatuta, Bilboko Innovation ATELIER proiektuak hedapen- eta komunikazio-ekintzak, lan-tailer partizipatiboak eta prestakuntza-saioak aurreikusten ditu, besteak beste, lau gai hauen inguruan:
- Energia-sistema eta mugikortasun elektrikoa, TECNALIAren gidaritzapean
- Gobernantza, plangintza integratua eta erregulazioa, EEEren gidaritzapean
- Finantziazio-tresna berriak, Deusto Business Schoolen gidaritzapean
- Datuak, pribatutasuna eta datu-plataformak, Deusto Techen gidaritzapean
2020ko urtarrilean abian jarri zenetik, bederatzi tailer antolatu dira Bilboko Innovation ATELIER ekimenaren barruan. Askotariko gaiak jorratu dituzte, hala nola euskal hiri adimendunekin esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzea; hirietan energia aurrezteko finantziazio-tresnak; Bilbo hiriaren energia-trantsiziorako diagnostiko integrala eta partizipatiboa egitea; informazioaren balioa Bilboko trantsizio energetikoaren testuinguruan; bero-eskaria elektrifikatzea; tresna interaktiboak; eta hiri-aktiboak digitalizatzea zerbitzu adimendun berriak sortzeko.
Horietan guztietan, hirien energia-eraldaketako eragile garrantzitsuek hartu dute parte. Ekarpen horri esker, aurrera egin da garatutako berrikuntzak hiriaren testuingurura egokitzen. Era berean, ezagutza eta jardunbide egokiak eskaini dituzte, emaitzak beste barruti batzuetara eta beste hiri batzuetara bideratzeko.
2022an, tailer hauek aurreikusi dira:
- Etxebizitza zaharrak birgaitzea
- Bilbo deskarbonizatzeko ekintza-plana eraikitzen
- Barrutiak deskarbonizatzea, aldeko arau-esparrua eta herritarren inplikazioa; Decarb City Pipes Europako proiektuarekin lankidetzan, non TECNALIAk ere parte hartzen baitu.
- Energia-komunitateak; Amsterdameko Innovation ATELIERekin lankidetzan.
ATELIER ekimenari buruz
ATELIER “AmsTErdam BiLbao cItizen drivEn smaRt cities” Europako ekimen bat da, Zorrotzaurreko (Bilbo) eta Buiksloterhameko (Amsterdam) barrutiak energetikoki positibo bihurtzea helburu duena, hiri-soluzio adimendunak hedatuz. Helburua da barrutian kontsumitzen den baino energia gehiago sortzea, horrela ingurumenaren jasangarritasuna eta herritarren ongizatea areagotzeko.
Proiektu honetan, Bilbok eta Amsterdamek "itsasargi-hiri" gisa jokatzen dute, irtenbideen ezarpena gidatzen baitute eta arrakasta-kasuak beste hiri batzuetara eramatea erazten baitute, hala nola Bratislava, Budapest, Kopenhage, Krakovia, Matosinhos eta Rigara. Berrikuntza-ekosistemaren dinamizazioa eta herritarren parte-hartzea funtsezko elementuak dira inplementazioen arrakasta ziurtatzeko. Innovation ATELIER ekimenak dira helburu hori gauzatzeko arduradunak.
Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 864374 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.