Berria

Ibilgailu arinagoak lortzeko teknologia bat garatzen ari gara, Aurrenak, Foseco eta Loramendirekin elkarlanean

2020ko azaroaren 3a

Presio txikiko aluminiozko pieza urtu ultrafinak fabrikatzean datza garapena

Aurrenak, Foseco eta Loramendirekin batera, presio txikiko aluminiozko pieza urtu ultrafinak garatzen ari gara, ar finak dituztenak. Ibilgailu arinagoak lortzeko teknologia berritzaile bat da.

Ibilgailuak osatzen dituzten piezak arintzeko gaur egun erabiltzen diren teknikek eta material aurreratuek kostu handia dute, industrializazio-maila txikikoak dira, eta ez dute balio barne-hodiak dituzten tamaina handiko egitura-piezak ekoizteko. Horregatik, teknologia horien bidez fabrikatutako osagaiak gama altuko ibilgailuetarako baino ezin dira erabili.

Prozesu horien ordez teknologia merkeagoak erabiltzeko beharretik sortu da Ultraslim proiektua. Isurketa-prozesua presio txikian eta ar finekin egitean datza. Aleazioa eta moldearen diseinua aukeratuta, piezen efektuak murrizten dira, eta pieza errazago betetzen da. Hala, pieza hobeak eta produktibitate handiagoa lortzen dira.

Ultraslim ekimenaren abantailak

Abantaila hauek lortzen dira, besteak beste: aglomeratzaile organikoekin eginikoek baino erresistentzia mekaniko eta termiko hobea duten arrak, beroko aire-purgaketa hobea, aglutinatzaile likidoa eta hautsa nahastean bariazioak saihesteko dosifikazio-sistema bat, eta, azkenik, materialak birziklatu ahal izatea, eta, beraz, ekonomia zirkularrean aurrera egitea.

Halaber, energia aurrezten da, sistema adimendun berriak erabilita fabrikazio-denborak laburragoak baitira. Datozen hilabeteetan, teknologia berria baliozkotzeko proba erdi-industrialak egingo dira.