Berria

Ibilgailu elektriko arinak etorkizuneko mugikortasunerako

2022ko ekainaren 6a
Vehículos eléctricos ligeros para la movilidad del futuro

"Diseinaturiko kontrolgunearen konektagarritasuna izango da hurrengo urrats teknologikoa"

Bizkaiko NUUK Mobility Solutions (NMS) eta Kantabriako SEG Automotive enpresek moto elektrikoak fabrikatzeko hitzarmena sinatu dute

Automobilgintza-industria eraldaketa bete-betean dago, zeinak fabrikatzaileei, hornitzaileei eta kontsumitzaileei eragiten baitie. Ildo horretan, hau nabarmendu du SEG Automotiveko zuzendari Iñaki Calvok: "Prototipoa datorren azaroan irtengo da, eta lehenbiziko eskaerak 400 eta 700 moto-unitate bitarte izango ditu; lehenbiziko urratsa izango da bizikletetarako mugikortasun elektrikoarekin lotutako proiektuetarako".

TECNALIAk lehenbiziko hardwarearen garatzaile gisa parte hartu du, Jacinto Herrerok karkasa fabrikatu du, eta IKOR da plaka elektronikoaren hornitzailea.

TECNALIA eta mikromugikortasuna

TECNALIAn, elektrifikazio-soluzioak eskaintzen ditugu mikromugikortasun-industriarako, hibridaziotik full-electriceraino. Ildo horretan, gure ardatza da efizientzia handiko powertrain- eta drivetrain-arkitektura berriak diseinatzea eta garatzea.

Espezializaturik gaude kontrol-algoritmia inplementatzen ibilgailuaren funtzio nagusien sistema elektronikoetan, eta, bereziki, propultsio-sistemetan.