Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Sare berriek teknologia eta produktuak ekonomian eta gizartean oro har zabal hedatzen laguntzen dute
Fabrikazio aditiboa funtsezko teknologia da balio handiko ekoizpenerako: balio-kate adimendunagoak, fabrikazioan malgutasun handiagoa eta diseinu-askatasuna ematen ditu; hainbat sektoretan produktuak eta osagaiak diseinatzeko, fabrikatzeko eta hornitzeko modua aldatzen du.
Berrikuntza-sare berrien ezaugarriak hauek dira: negozio-eredu erabat berriak, garapen-tasa altuak eta egokitzapena. Erraztu egiten dute teknologia eta produktuak ekonomian eta gizartean oro har zabaltzea.
Haien hedapenak berrikuntza orotan inplizitu dagoen erantzukizun soziala dakar, hala nola gizartea ikerketa- eta garapen-jardueretan inplikatzea edo garapen teknologikoaren ondorio etikoak eta sozialak kontuan hartzea.
I AM RRI ekimenaren erronka fabrikazio adibiboaren berrikuntza-sareak ikertzea da, haren dinamika konplexuak moldatzeko eta ikerketa- eta berrikuntza-jarduera arduratsuagoak egiteko aukerak identifikatzeko (RRI edo Responsible Research and Innovation).
Argibide gehiago
*Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzarako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 788361 zenbakia duen emate-erabakiaren bidez.”