Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Aldaketa-laborategien” koordinazioan, hedapenean eta inplementazioan buru gara
Co-Change Co-Create Change in Research Funding and Performing ekimenaren helburua da sustatzea RRIk (Responsible Research and Innovation) erakundeetan aldaketa instituzionalak eragiteko duen gaitasuna; horretarako, zenbait metodologia eta tresna sortzen ditu, eta ikerketa eta garapenean aritzen diren agenteen benetako arazoei heltzen die, bai eta finantzazioari ere.
Helburua da ikertzaileek eta kudeatzaileek eguneroko lanean dituzten arazo sozial eta etikoetan oinarrituta tresna erabilgarriak zabaltzea ikerketan eta berrikuntzan.
Aldaketa-laborategiak
Baliabide garrantzitsuenetako bat “aldaketa-laborategiak” garatzea izango da: TECNALIAk koordinatu, hedatu eta martxan jarriko ditu laborategiok, beste ekimen batzuetan eskuratutako esperientziari esker (New HoRRIzon, adibidez).
Laborategi horiek RRIk sustatzen dituen ideiekin lotutako sentsibilizazio-lana egingo dute, eta hainbat ekimen bultzatuko dituzte. Hauek dira ideia nagusiak: sarbide irekia, etika, hezkuntza zientifikoa, gobernantza, genero-berdintasuna eta herritarren parte-hartzea. I+Gko prozesuak gizartearen beharretara eta itxaropenetara egokituko dituzte, eta sendotu egingo dituzte.
Proiektuaren barruan, adierazle-sistema bat ere garatuko da, eta horien bidez azalduko da aldaketa-espazio horiek zenbateraino egokitzen diren Garapen Jasangarriko Helburuetara, zer ekarpen egiten dieten eta haiek gauzatzen zenbat laguntzen duten.
Informazio gehiago
Proiektua AITk koordinatzen du (Austria), eta zenbait ikerketa-zentro garrantzitsuk osatzen dute —hala nola VTT (Finlandia) eta TU Delft (Herbehereak)—, eta Council of Tampere Region-ek (Finlandia) eta Vienna Science & Technology Fund-ek (Austria) finantzatzen dute.
Martxoaren 9an eta 10ean, Co-Change, Co-Create Change in Research Funding and Performing, martxan jartzeko lehenengo bilera egin zen, EBk Horizon 2020 proiektuaren bidez finantzatuta.