Berria

Ikusi berriro EIT Health-en ekintzaileentzako InfoDay ekimena

2022ko otsailaren 18a
Revive el InfoDay del EIT Health

“EIT Health-en programek aukera ematen diete startupei gaitasun berriak eskuratzeko, aditu-sare zabal batekin konektatzeko eta merkatu berrietara sartzeko”

Ekintzaileentzako InfoDay ekimenak azelerazio-programak iragarri ditu, eta bi startupen lekukotzen berri eman du

Joan den otsailaren 1ean, Infoday for Entrepreneurs jardunaldia egin zen Derion, TECNALIA Venturesek —TECNALIAren Deep Tech Venture Buildera— eta Espainiako EIT Healthek antolatua. Topaketa horretan, EIT Health-en azelerazio-programen berri eman zen. Haiek ireki zuten, TECNALIArekin batera, Infoday-a.

Lehenengo saioan, Germán Lasa TECNALIA Ventureseko Marketineko zuzendariak hitz egin zuen, eta azaldu zuen zer eginkizun duen Venturesek TECNALIAren Deep Tech Venture Builder gisa: zentroan garatzen diren teknologietatik abiatuta, negozioak eraikitzea.

Ondoren, Joan Grasas Espainiako EIT Health-eko entrepeneurship leadak deialdia jada zabalik duten azelerazio-programak aurkeztu zituen, eta haietan parte hartzeko baldintzen eta zehaztasunen berri eman zuen. Programa horiek aukera ematen diete startupei gaitasun berriak eskuratzeko, aditu-sare zabal batekin konektatzeko eta merkatu eta finantziazio-iturri berrietara sartzeko, besteak beste.

Bi ekintzaileren lekukotza: Fesia eta Innitius

Bi ekintzailek osasunaren sektorean izandako esperientzia kontatu zuten: Fesia, EIT Health ekimenaren programaren batean parte hartzeko aukera izan dezakeen startup baten adibide gisa, eta Innitius, berriz, jada horrelako programa batean parte hartu duen erakunde gisa,

Haritz Zabaleta Fesiako CEOa da, eta bere Deep Tech Startupa aurkeztu zuen. Nahasmendu neurologikoek eragindako lesioen errehabilitazioan erabiltzeko gailu mediko berritzaileak —estimulazio elektriko funtzionalean (FES) oinarrituak— garatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu.

Rubén Molina-Conde Innitiuseko CEO eta sortzaileetako bat da, eta bere startupa aurkeztu zuen. Enpresa hori EIT Health Alumniren parte da, eta emakumeen osasuna hobetzeko helburua duten tortsio-uhinen aplikazio berritzaileak garatzen dihardu. Gainera, Rubének adierazi zuen EIT Health-en zenbait programatan parte hartu duela, eta haietatik jasotako laguntza azaldu zuen.

Ikusi berriro ekintzaileentzako InfoDay ekimena