Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Aurkeztu zibersegurtasunaren inguruko ideia bat irailaren bata baino lehen
Ciberemprende ekimena Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalarena (INCIBE) da, eta izaera ekintzailea duten pertsonei zuzendua dago. Zibersegurtasunaren alorreko talentu berritzailea erakartzeko eta sustatzeko asmoz, “hazi fasean” dauden proiektuen eta ideien lehiaketa bat antolatu du, negozio-proiektuak garatzeko aukera izan dezaten.
Zibersegurtasunaren alorrean aritzen diren eta izaeraz ekintzaileak diren pertsonak bilatzen ditu programak, datozen tokitik datozela: unibertsitatea, beste hezkuntza-zentroren bat, ikerketa-erakundeak, zentro teknologikoak, enpresak, etab. Ideia berritzaile bat duen eta bere enpresa-proiektua garatzeko laguntza behar duen orori zuzendua dago.
10 ideiarik onenek 1.800 € jasoko dituzte proiektuko. Programa amaitzeko, Demo Day bat egingo da, non sari hauek emango baitzaizkie hiru ideia onenei:
Argibide gehiago