Berria

Industria 4.0ko digitalizazioaren aldeko ekimena TRANSFIERE forora eramango dugu

2018ko otsailaren 13a

Azpiegiturak digitalizatzeko sistema bat, makina-erremintarako monitorizazio-plataforma bat eta industria-esparrurako errealitate areagotuko teknologiak aurkeztuko ditugu

Industria 4.0rako digitalizazioaren esparruan egindako azken berrikuntzak erakutsiko ditugu TRANSFIEREn, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Europako Foroan, Málagan, otsailaren 14an eta 15ean. Azpiegiturak digitalizatzeko sistema bat, makina-erremintarako monitorizazio-plataforma bat eta industria-alorrerako errealitate areagotuko teknologiak aurkeztuko ditugu Foroan.

Teknologia berrien etorrerak eta haien etengabeko hazkundeak sakon aldarazi du pertsonekin, makinekin eta produktuekin erlazionatzeko gure modua. Enpresak aro digitalean murgildu dira, eta digitalizazioak dakartzan aukerez baliatzen ari dira, teknologia berriak ezarriz, negozioa sortzeko eta lehiakorragoak izateko.

Informazio gehiago prentsa ohoarrari buruz