AVANWINGLET ekimenean, esperientzia handiko zenbait ikerketa-organismorekin batera ari gara lanean; adibidez, FIDAMC, CTA eta EHU
Fabrikazio aurreratuko teknologiak garatzen eta material konposatuzko wingleten (hegazkin-hegalen ertzak) formak ekoizteko baliabideak eta prozesuak optimizatzen ari gara AVANWINGLET ekimenean. Espainian, oso gutxi automatizatua daude material konposatuzko egitura aeronautikoen fabrikazio-prozesuak, eta, horregatik, arazo dira produktibitatea, errepikakortasuna eta kostu altua. Alegia, oraindik eskuz egiten dira eta esku-lan handia behar dute prozesu horiek, eta horrek eragina du amaierako produktuaren kostuan. Arazo horiei heltzen die aipatutako ekimenak.
Gaitasun teknologikoa eta ezagutza lortzea da asmoa, etorkizun hurbilean halako produktuak era lehiakor eta produktiboan ekoizteko, eta, halaber, malgutasun, sendotasun eta eraginkortasunez. Proiektuak lehiarako posizionatzen laguntzen die partzuergoko enpresei, winglet-belaunaldi berrirako material konposatuzko aeroegituren eta fabrikazio-modu malguen erreferentziako fabrikatzaile gisa.
Informazio gehiago
AVANWINGLET partzuergoak AERNNOVA COMPOSITES ILLESCAS du buru, eta egitura aeronautikoen garapen osoaren eta fabrikazioaren balio-kateko enpresak (hala nola AERNNOVA ENGINEERING DIVISION, ICSA, COASA eta SOFITEC) eta automatizazio-soluzio integratzaileen garatzaileak eta integratzaileak (hala nola SERTEC eta NORTE) biltzen ditu.