Berria

Industria-enpresa berria BIEMH 2022an

2022ko uztailaren 11a

"Industria-enpresa berri bat, automatizatuagoa, malguagoa, konektatuagoa, adimendunagoa, sozialagoa, ekojasanagarriagoa, serbitizatuagoa eta hedatuagoa"

Industria-enpresa berriaren barruko funtsezko lan-eremuen bilakaera erakutsi dugu, puntako 20 garapenen bidez

Makina Erremintaren Nazioarteko Bienalaren aurtengo edizio honetan —lau urtez egin gabe egon da—, TECNALIAk enpresekin batera agertoki berri batean eraikitako guztia erakutsi nahi izan du, zeinean enpresek beren burua berrasmatu behar izan baitute, ez bakarrik industria-sarearen lehiakortasunari eusteko, baita erresilientzia sendotzeko ere.

Dagoeneko ezarrita dauden eta eragin ekonomikoa eta soziala duten soluzioak hurbildu ditugu enpresetara. Era berean, industria-enpresa berriaren barruko funtsezko lan-eremuen bilakaera erakutsi dugu, puntako 20 garapenen bidez Erakutsitako garapenek hainbat teknologia dituzte txertatuak: robotika mugikorra eta lankidetzakoa; denbora errealeko ikuskapena, ikuspen artifizialaren bidez; interfaze intuitiboagoak dituzten aplikazioak, datu-analisi prediktiborako; logistika-edukiontzi adimendunak; elektronika inprimatuko soluzio patentatuak; eta errealitate birtualeko eta areagotuko tresnak, industria-inguruneekin elkarreraginean aritzeko, desplazamendu-beharrik gabe.

Hibridazio fisikoa eta digitala lau industria-espazioren bidez

Industria-enpresa berriaren aldeko gure proposamenean, fabrikazio fisikoa eta digitala hibridatzearen aldeko apustua egin dugu, etorkizunera begira lehiakortasuna eta jasangarritasuna laguntzen duten inpaktu-dimentsioetako bakoitza landuz: industria-enpresa berri bat, automatizatuagoa, malguagoa, konektatuagoa, adimendunagoa, sozialagoa, ekojasangarriagoa, serbitizatuagoa eta hedatuagoa, zeina zuzenean ikusi eta esperimentatu ahal izan baita TECNALIAren standeko industria-espazioetan.

  • Ekoizpen-eremu malgua, edozein fabrikazio-egoeratara egokitzen dena, gero eta produktu-aldaera gehiago eskatzen diren garai honetan ekoizpen-sistema askoz konfiguragarriagoak eta moldagarriagoak behar baitira. Eskema horretan, fabrikazioa askotariko eskakizunetara egokitzen da, zenbait roboten eta plataforma mugikorren bidez, eta horrek erresilientzia, aldaketen aurreko moldagarritasuna eta produktibitatea areagotzen ditu.
  • Inpaktu handiko soluzio disruptiboak asmatzeko berrikuntza-laborategi bat, non industria-enpresa berriak fabrikazio fisikoa eta elementu digitalak lotzen dituzten garapen berriak kontzeptualizatzen eta ontzen baititu, eragin ekonomiko eta sozial handiko soluzio disruptiboak asmatzeko, eta, hala, prozesuak eta produktuak eraldatzeko. Smart produktuak eta balio erantsi handikoak fabrikatzeko elektronika inprimatuko teknologien aprobetxamendua erakusteaz gain, Plain Conceptsekin batera, mugitzeko ahalmena eta ingurunearen ezagupen adimenduna dituen industria-sektoreko lau hankako robot aurreratuena erakutsi dugu.
  • Enpresaren 360°-ko kontrola ematen duen aginte-zentro digitala. Hala, datuaren adimena pertsonen zerbitzura jartzen da, lanean laguntzeko ikuspegiarekin. Ikuspegi horrek oztopoak ezabatzen ditu, eta une oro eta edozein tokitatik kontrolatu daiteke, modu naturalean eta azalpenez, analisi aurreratuko ezagutza adituaren beharrik gabe.
  • Bezeroekiko konexioa eraldatzea eta balio erantsi handiko zerbitzuak ematea, instalazio fisikoak "irekitzeko" eta industria-enpresaren eta haren balio-katearen arteko komunikazio askoz ere estuagoa, eraginkorragoa eta seguruagoa errazteko gai diren teknologia digitalen bidez, eta, horrekin batera, negozio-eredu berriak eta fabrikatutako produktua ustiatzeko eredu berriak sortzea.

BIEMH 2022 gure bezeroekin elkartzeko gunea ere izan da, eta esperientziak, industriaren erronkak eta garapen berriak partekatu ditugu zenbait enpresarekin: TDG Clamping, Ibarmia, Zayer, DENN, Semantic Systems, EGA Master, Shuton, Correa, Addilan, Vixion, EIT Manufacturing eta Dimeco.

Gurekin egon bazara, eskerrik asko bisitagatik. Etortzerik izan ez baduzu, BIEMH 2022rako berariaz garatutako webgunearen bidez bisitatzera gonbidatzen zaitugu.