Berria

Industria-espazio iritsezinak laserrez eskaneatzea

2023ko uztailaren 14a
Escaneo láser de espacios industriales inaccesibles

"Robot hau gai da industria-instalazioetan gune arriskutsuetara sartzeko eta biki digitalak sortzeko behar diren datu geometrikoak biltzeko"

Eraikuntzako Zerbitzu Digitaletako gure plataforma teknologikoak LiDAR sentsoreak dituen robot bat erabiltzen du industrietako leku iritsezinak laserrez eskaneatzeko prozesua automatizatzeko

Robotaren erakustaldia, TECNALIAren instalazioetan

Robotaren erakustaldia egin zen gure instalazioetan. Han ikusi zen nolako gaitasuna duen eskailerak igo eta jaisteko, leku estuetatik mugitzeko, oztopoak saihesteko eta langileentzat arriskutsuak diren guneetara iristeko.

Ekimenak LANVERSO du izena, eta Eusko Jaurlaritzaren ELKARTEK 2022 programak babestuta dago. Haren helburua 4.0 fabrikaren digitalizazio integrala da Azken ikuspegia da fabriken eredu digitalen sorkuntzan automatizazioa lortzea, makineriaren eta prozesuen biki funtzionalak arazorik gabe integra daitezen.

Efizientzia eta segurtasuna arrisku-inguruneetan

Robota Boston Dynamics enpresa entzutetsuak garatu du, eta TECNALIAk askotariko sentsore eta kameraz hornitu du. Biki digitalak sortzeko soluzio aurreratua eskaintzeaz gainera, aplikazio sorta zabala du; adibidez, azpiegitura kritikoak ikuskatzea eta iristen zailak diren lekuetan paketeak entregatzea. Autonomia eta oztopoak saihesteko trebetasuna duenez, robotak aro berri baten hasiera markatzen du industrian, eta efizientzia eta segurtasuna sustatzen ditu arrisku-inguruneetan.

LiDAR motako sentsoreek argia erabiltzen dute distantziak neurtzeko, soinuaren edo radarraren ordez: gaitu egiten dute robota lantegiak digitalizatzeko funtsezko datu geometrikoak eskaneatu eta atzitzeko. Gainera, robota erabiltzeak laserrez eskaneatzeko prozesua automatizatzen du, eta gizakientzat arriskutsuak edo iristen zailak diren lekuetara heltzen da.

Bestalde, algoritmoak erabiliz, robotak efizientzia eta doitasuna hobetzen ditu industria-instalazioen plangintzan eta mantentze-lanetan. Horrek onurak dakartza, hala nola lan-denbora murriztea, lehenago iritsezinak ziren lekuetara iristea eta istripu-arriskua murriztea.